2025/06/22 11:00
Durangoko Arte eta Historia Museoaren atean. | Jardunaldiak'Durangoko Erdi Aroko Uribildua'
Bagiletik irailera 11 bisita gidatu izango dira, Durangaldeko beste horrenbeste udalerrien ondarea eta historia ezagutzeko. Bisitak doban izango dira, euskeraz. Urkiola Landa Garapenaren babesagaz atondu da.
Dana dala, 11 bisita baino gehiagok osotzen dabe katalogoa. Gaur gaurkoz, taldeei eskainitako 16 bisiten eskaintza dago jasota Gerediaga Elkartearen webgunean.
Durangoko Erdi Aroko Uribildua
Durangoko Museoan hasiko dan bisitan, Erdi Aroko uribilduaren ezaugarri nagusiak ezagutu, ikusi eta haren historiako momenturik esanguratsuenei egingo jake errepasoa. Ordu eta erdiko ibilbidea izango da, guztiz irisgarria mobikortasun arazoren bat dabenentzat.
Bisitaren bigarren zatian, Turismo Bulegoan, Saltsan Katerin zerbitzu enpresearen eskutik mokadutxo saio laburra egingo da, Durangoko KMO produktuak erabiliz.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!