Bagilaren 17tik aurrera GetxoBonoak trukatu ahal izango dira 203 saltokitan

Bizkaie! 2025-06-17 09:30   Pil-pilean

Helburua da tokiko merkataritza txikia suspertzea.

Getxoko Udaleko Ekonomia eta Sustapen Arloak martxan jarritako ekimenari atxikitako 203 saltokitan egin daitekez trukeak. Ekimen honen helburua da tokiko merkataritza txikia suspertzea eta udalerriko merkataritza eta zerbitzu-sektoreko establezimenduetan konsumoa sustatzea. Ezinbestekoa izango da Nortasun Agiria erakustea saltokiak datuak egiaztatu daizan.

Getxotarrek oso harrera ona egin deutse GetxoBonoak trukatzeko eskubidearen aktibazinoari (aurtengo barrikuntzea). 8.200 persona baino gehiago hurreratu dira saltokietara, GetxoBonoak eskuratzeko eskubidea emoten dauen aldez aurreko nahitaezko erosketea egiten. Batez beste 61 euroko erosketea eginda, 500.000 eurotik gorako negozio-bolumena sortu da.

Juanma González Getxolan-Ekonomia Sustapeneko zinegotziak adierazo dauenez, lehenengoz egiten dan proba hau pausu bat da beherapenetan oinarritutako tokiko merkataritzearen sustapenaren harian, bezeroakaz hartu-emoak indartu eta sustapen eredu bati bide emoteko (fidelizazinoa). Aldaketa horrek konpromisoa islatuko dau epe luzera balioa eskaintzeko (hurrekotasuna, arreta personalizatua...), Getxoko merkataritzan konfidantzaa dabenen leialtasuna saritzeko eta, holan, kide izatearen sentimendua indartzeko.

Kontuak kontu, epearen barruan bonua aktibau eben bezeroek baino ezin izango ditue trukatu, bestela, ezin izango ditue erabili.

Informazino gehiago hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu