Sei euskal ordezkari Max Saririk barik etxera
2025-06-17 08:24 KultureaAntzerki Ikuskizun Onena: Casting Lear Barco Pirata, Andrea Jimenez eta Teatro de la Abadiarena.

XXVIII Arte Eszenikoen Max Sariak emon ditue bart, izena emon eben 486 ikuskizunetatik, 179 izan ziran aukeratuak eta 33, barriz, azken faserako hautatuak; gauzak holan dirala, Epaimahaiko María Burón Goiricelaya (presidentea), Carolina África Martín Pajares, Diana I. Luque Sánchez, Eusebio Muraday Paredes (Chevi Muraday), Nuria Dominguez Mencía eta Marta Torres (Batzorde Atontzailearen izenean) eta Esther García Zoritaren (Arte Eszenikoen koordinatzailea, botoa emoteko aukerarik barik) erabagiz, ondokoak izan dira saridunak:
- 1. Antzerki Ikuskizun Onena: Casting Lear, Barco Pirata, Andrea Jimenez eta Teatro de la Abadia.
- 2. Dantza Ikuskizun Onena: Afanador, Espainiako Ballet Nazionala.
- 3. Ikuskizun Musikal edo Liriko Onena: Farra, Cía. Lucas Escobedo eta Compañía Nacional de Teatro Clásico - INAEM
- 4. Kaleko Ikuskizun Onena: Fugit, Kamchatka.
- 5. Ikuskizun Onena Ume, Gazte zein Familiarra: Cuento de Navidad (encapsulando a Dickens), Societé Mouffette eta COMA14.
- 6. Errebelazino Onenaren Saria: Contra Ana, La Contraria.
- 7. Antzerki Egiletza Onena: Pepito, Itziar Pascual.
- 8. Errebelazino Egiletza: Quiso negro, Ester Guntín.
- 9. Antzerki edo Koreografia Onena: Casting Lear, Andrea Jiménez eta Juan Mayorga por Casting Lear
- 10. Ikuskizuna Eszenikorako Musika Konposizino Onena: Afanador, Juan Cristóbal Saavedra, Enrique Bermúdez, Jonathan Bermúdez, Gabriel Georgio González eta Roberto Vozmediano.
- 11. Koreografia Onena: Natural order of things. Guy Nader eta Maria Campos.
- 12. Produkzino Lan Onena: Ambulant. LA FAM
- 13. Eszenako Zuzendaritza Onena: Afanador. Marcos Morau.
- 14. Espazio Eszeniko eta Bideoeszena Onena: Thauma. Víctor Peralta.
- 15. Jantzien Diseinu Onena: Afanador. Sílvia Delagneau.
- 16. Argien Diseinu Onena: Afanador. Bernat Jansà.
- 17. Aktore Emakume Onena: Ágata Roca. L'imperatiu categòric.
- 18. Gizonezko Aktore Onena: Enric Auquer. El día del Watusi.
- 19. Dantzako Emakume Interprete Onena: Maria Campos. Natural order of things.
- 20. Dantzako Gizonezko Interprete Onena: Alfonso Aguilar. Natural order of things.
- 21. Pubilikoaren Txaloaldia Saria (Ohorezko Saria): L’alegria que pasa. Dagoll Dagom.
Ohorezko Max Saria: Petra Martínez ex aequo oraintsu hildako senar Juan Margallogaz batera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!