'Espazio bat josssssssssi' tailerra Lekeition

Bizkaie! 2025-06-16 10:24   Kulturea

Anna Irina Russellen eskutik.

Espazioa marrazzzzzztu tailerra

Lantegian zehar, biguntasunari buruz hausnartzea da amoa Anna Irina Russellen eskutik, arkitekturen eta gure inguruko sistemen zurruntasunari aurre egiteko modu legez. Horretarako, elementu horreen fabrikazinoaz gan, material bigunakaz lan egiten daben artisten erreferentzietara joko dogu, bizi garen espazioak eta hartu-emonak ditugun moduak dudan jarteko. Gailu horren diseinua pentsetea izango da gaia eta espazioan erabilteko forma, material eta moduakaz esperimentetea.

Anna Irina Russell


Praktika artistikoak eskultura eta instalazinoa erabilten ditu komunikazino-prozesu ez-hegemonikoei buruz espekuletako oinarri legez. Sarritan, olgetan ibilita lan egiten dau, konturatu barik igaroten diran aurrez ezarritako komunikazino-egitura batzuk ikertu, seinalau eta iraultzeko.

Azken urteotan, material bigunetan eta mintz puzgarrietan oinarritutako lan bat egin dau, animalien komunikazino-prozesu espezifiko bat esplorauta. Prozesu horretan, mintza handitu edo puztu egiten dabe, komuniketako edo arrisku batetik babesteko. Organismo elastiko horreen bidez, Anna Irinak alkarrekintzarako eta hausnarketarako espazio bat edegiten dau komunikazino moduen inguruan, gorputzaren pertzepzinoa eta mugak dudan jarriz.

Arropaineko Arragua, Horman Poster eta Chiara Bocksthalerrek Lekeitioko Herri Udalekuetako umeeentzat diseinautako tailerrean gorputzen mobimentuan eta inprobisautako koreografia-sorkuntzearen bidez, objektuen manipulazino-jokoak eta hareeen eragina espazioan aztertuko dira.

Kontuak kontu, 15 urtetik gorakoentzak da eta ez da beharrezkoa joskintzeari buruzko ezagutzarik izatea: nork bere ikuspegitik egin leike ekarpena, diseinuan, ebaketan zein aukera barriak arakatzean.

Bagilaren 17an eta 18an, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.

Parte-hartzea doban da eta plaza mugatuak diranez, emon izena hemen bagilak 16 baino lehen.

Kontuak kontu, Kaleka, Lekeitioko Nazinoarteko Kale Arteen Jaialdiak, izen barria dakar: Lekeitioko Kale Arteen Jaialdia, izen barria, norabide barria eta izen barri horregaz, kaleko antzerkia kontzeptua alboratu eta kaleko arteak horretara aldatzeak kultur esparru zabal legez jarri dogu, hau da, arte eszenikoen forma tradizionalez gan (zirkua, dramea, jantzea) zuzeneko arteen eta akzinoko arteen beste forma barri eta transdiziplinar batzuk (performatiboak, parte-hartzaileak, kolaboratiboak) barrubatzen ditugu.

35. Kaleka, Lekeitioko Kale Arteen Jaialdia garagarrilaren 4tik 6ra

Ikuskizunak Lekeitioko kaleetan zehar ikusi ahalko dira, herriko gune esanguratsuenetara zein ezezagunenetara kale arteak eroanez. Antzerkia, zirkoa eta jantza garaikidea, instalazinoak, tailerrak, prozesu artistikoaren erakustaldiak, aurreikusi ditue.

Aurten, danetara, 12 ikuskizun izango ditugu, Katalunia, Italia, Frantzia, Asturias, Balentzia, Gaztela eta Leon, Aragoi eta, jakina, Euskal Herritik etorrita.

Urtero legez, jaialdian parte hartzen daben konpainia eta kolektiboak deialdi zabal baten bitartez aukeratuak izan dira; danetara, 415 ikuskizun aurkeztu dira eta horreetatik 11 izan dira programa Ofizialerako aukeratuak eta beste bat Scratcherako. Hau da, danetara 13 ikuskizu izango diranez osatutako jaialdia izango da:

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu