25 diseinu-firma eta profesional baino gehiago XI. La Encartada Modan
2025-06-13 13:39 KultureaBalmasedako La Encartada Fabrika-Museoan, bagilaren 14an.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Sinpatronen zuzendaritzapean eta Basque Biodesign Centerren laguntzeagaz, moda sektoreko profesionalak batuko dira industria-ondarea, artea eta iraunkortasuna buztartuko dituan jardunaldian.
Aurten, desfileak, erakustaretoak, tailerrak, eskola magistralak, mahai-inguruak, hitzaldiak eta instalazino artistikoak izango dira askotariko programazino baten ardatza eta horreek guztiorreek bihurtzen dabe topagune La Encartada Moda, hau da, diziplinen, belaunaldien eta modearen etorkizuneko ikuspegien topagune.
La Encartada Moda talentu biltzailea da, izan be, modearen arloan sortzen dan talentua eta sutrsitutako talentua lotzen ditu. Moda-ekitaldi parebakoa da La Encartada Fabrika - Museoa ospakizunerako leku berezia dalako. Ehun-fabrika zahar horrek ia osorik konserbetan ditu jatorrizko makinak eta hornidura mekaniko guztia; hori dala eta, Europa osoko eta, segurutik, mundu osoko industria-ondareko elementurik berezienetako bat da. Museora joatea XIX. mendeko fabrika zahar batean sartzen da, sasoi haretako azken puntako makinak daukaz eta.
Aurten, izen handiko diseinatzaileak egongo dira, berbarako, Maison Mesa, JNORIG, Jaione Anzola, H05, Andoni Beitia, Mistress, Desbocado Studio eta Who's Nia Studio. Egunean zehar, zenbait desfile egingo ditue euren diseinuak erakusteko. Ganera, Jeremy Sebaounek eta Elie Saadak -Rick Owensegaz lankidetzan dabilelako nazinoartean ospetsua dan Frantziako Paradoxe Paris enpresa ezagunaren sortzaileek- denim artistikoan espezializautako tailer bat eskainiko dabe, bai eta euren ibilbide eta ikuspegi sortzaileari buruzko hitzaldi bat be. Euskal diseinatzaile ezagun María Clé Lealek be parte hartuko dau, Mercedes Benz Fashion Talent Award eta By Ecoembes Laborategiaren errekonozimendua lako sarien irabazlea da bera eta moda zirkularraren esperientzia partekatuko dau eskola magistral batean.
Jasangarritasuna eta esperimentazino artistikoa ardatz, suprabirzikletea, generorik bako diseinua, material bioteknologikoak eta artisautza-prozesuak aztertzen dituen proiektuak, hain zuzen be. Erakustaretoetan, Valeria Irisarri, Pink Parma, Abaunza & Co Serigrafia, Ane Takitto, Hostoa Aritz Gainean, H05, Voltaire Lab, Ganboa edo The Goood People markak ikusiko ditugu eta, instalazio artistikoek, barriz, fabrika zaharra ehun-galeria bizidun bihurtuko dabe, Asier Quintanaren, Curious Orangeren eta Paradoxe Paris beraren obrei esker.
Mahai-inguru bat be egingo da gai honi buruz: Modearen inpaktua murrizteko prozesuak. Moda teknologikoaren etorkizuna. Eta horretan parte hartuko daben hiru adituk beren barrikuntzak azalduko ditue: Begoña García (Jeanologia) injinerua, ehun-jasangarritasunean aditua eta produkzinoaren ingurumen-inpaktua neurtzeko EIM estandarraren sortzailea. Francisco Kuhar (Innomy): mikelioan espezializautako ikertzailea da Cordobako Unibersidade Nazionalean (Argentina), eta BIC Bizkaian mikelio bidezko materialak lantzeko egiten dan proiektuetako bateko zuzentzailea. GAIKER euskal zentro teknologikoan, ikertzen dabe zelan erabili polimeroak ehunetan eta urtenbide barritzaileak zabaltzen ditue material aurreratuetan eta ekonomia zirkularrean.
Eguna amaitzeko, Curious Orangeren Angeli Perduti performancea izango dogu. Proposamen eszeniko horretan, modea, musikea eta mobimentua dagoan gorputza buztartuko dira eta burura ekarriko deuskue janzteko eta existiduteko modu barriak eskatzen dituan aro bateko azken jantza poetiko bat.
Desfileetara, tailerrera, eskola magistralera, hitzaldira eta mahai-ingurura joateko, ezinbestekoa da aldez aurretik izena emotea, www.laencartadamoda.eus webgunean. Jarduerak doba dira baina Paradoxe Parisek emondako tailerra (20 €) eta María Cléren eskola magistrala (10 €) pagetea nahitaezkoa da.
2025eko La Encartada Modaren programazinoa
- 10:00 a 22:30 Instalaciones artísticas y dj-s.
- Era berean, Museoaren inguruneaz gozetako aukerea, egun osoan musikaldiak, foodtruck eta modeagaz lotutako jarduera.
- 10:00-13: 00 Paradoxe Paris tailerra.
- 12:00-22:00 Showroom.
- 12:00 -13:00 María Cle masterclassa.
- 13:00-14: 00 Desfileak (Desbocado Studio, Who's Nia Studio, Mistress, HO5).
- 14:00-14:30 Performance Tripak.
- 16:30-17:30 Paradoxe Paris berbaldia.
- 17:30-18:30 Mahai-ingurua (Modan eragina murrizteko prozesuak. Moda teknologikoaren etorkizuna. Parte-hartzaileak: Begoña Garcia (jenealogia), Gaiker (Barrikuntzako Euskal Sarea), Inmomyko Francisco Kuhar).
- 19:00-21:00 Desfileak (Jnorig, Andoni Beitia, Jaione Anzola, Maison Mesa).
- 21:00-21:30 Curious Orangeren Angeli Perduti.
- 21:30-22:30 Cintia Lund abeslari eta konpositorearen eta bere dj setaren emonaldia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!