'Sin trampa ni autotune', Harrokids, Nawi, 'Hermafroditas del siglo XXI' liburuaren aurkezpena...

Bizkaie! 2025-06-13 08:15   Kulturea

LGTBIQ+ Harrotasunaren Egunaren ospakizunaren inguruan.

 Herritarrak sexu eta genero-aniztasunaren inguruan sensibilizetea eta LGTBIQ+ personek aurre egin behar deutseen diskriminazino eta kalteberatasun-egoerei buruzko bizipen indibidual eta kolektiboak ikusarazotea, baita orain arte egindako aurrerapenak autortzea eta ospatzea be izango dira bagilaren 28an ospatzen dan LGTBI+ Harrotasunaren Nazinoarteko Eguna dala eta, Getxoko Udalak atondutako ekitaldien helburuak.

Esangura horretan, Carmen Díaz Gizarte Kohesinoko zinegotziak nabarmendu dauenez, Udalak bardintasunagaz, ikusgarritasunagaz eta persona guztien aurreko errespetuagaz dogun konpromisoa berresten dau. Jarduera horien helburua da sensibilizetea eta LGTBIQ+ persona guztiek askatasunez biziteko daben eskubidea aldarrikatzea. Aurrera egiten jarraitu nahi dogu, gizarte osoak sexu eta genero-aniztasuna gure bizikidetzea aberasten dauen balio lez ulertzea lortu arte eta LGTBIQ+ kolektiboko personen bizitzak aukera-bardintasunez, askatasunean eta diskriminazinorik eta indarkeriarik bakoa izan arte.

Atondutako jardueren artean, bagilaren 29an, domekan, 12:30ean, Algortako San Nikolas Plazan +D2 Impro izeneko antzezpena izango da, Zahira Montalvo Herrerok eta Elba Ruiz Moralesek osotutako Kancaneo Teatro taldearen eskutik. Saioa umore inklusibotik abiatuta, hausnarketarako gonbita izango da, begirada feminista eta sozialarekin.

Jarduerak Gurarin

Aldarte LGTBIQ+ arreta eta ikasketa zentroaren LGTBIQ+fobia erakusketea ikusi ahal izango da Gurari Emakumeen Etxean, datorren bagilaren 16tik 30era arte. Horren helburua izango da aitatutako kolektiboaren aurreko diskriminazinoei eta gorroto-delituei buruz modu kritikoan aztertzea eta hausnartzea.

Erakusketeak zortzi panel ditu, LGTBIQ+fobia desagerrarazoteko estrategiak sortzeko egiturazko kausak eta gakoak identifiketan laguntzen daben informazinoagaz. Bisiteako ordutegia astelehenetik barikura, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:30era izango da; zapatuetan 15:00etatik 21:00etara, eta domekatan 11:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:30era. Horrezaz gan,
bisita gidatuak be izango dira:

- Bagilaren 18an, 12:30ean euskeraz eta 17:00etan gaztelaniaz.
- Bagilaren 23an, 11:00etan, gaztelaniaz.
- Bagilaren 25ean, 12:30ean euskeraz eta 17:00etan euskeraz.
- Bagilaren 30ean, 11:00etan, gaztelaniaz.

Bisitetan parte hartu ahal izateko aurretik izen-emotea egin beharko dabe interesatuek, 944660138 telefono zenbakiaren edo gurarietxea@getxo.eus helbide elektronikoaren bidez.

Gurarin be, Hermafroditas del siglo XXI liburuaren aurkezpena izango da, Mer Gómez bere egilearen eskutik, bagilaren 24an, martitzenean, 18:00etatik aurrera.

Liburura, idazle eta intersex aktibisteak hamar intersex emakumek mugarri batzuen inguruan eta diskurso teoriko batzuen inguruan izandako bizipenei buruzko gogoetak batu ditu, intersexualidadeari buruzko iruditeria kultural barriak sortzeko helburuagaz.

Bilbao Bizkaia Harro

Bagilaren 13an, barikuan, hainbat jarduera izango dira Algortako San Nikolas Plazan, Bilbao Bizkaia Harro ekimenaren barruan. Arratsaldeko 18:30ean pregoiaren irakurketeagaz hasiko dira eta ordu berean Harrokids aniztasunaren aldeko umeentzako tailerrak be izango dira; 20:15ean Sin trampa ni autotune jaia, musikeagaz eta antzerkiagaz, 21:00etan Nawigaz eta 21:30etik aurrera DJ bategaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu