BFAk miloe bat eta erdi euro baino gehiago bideratuko ditu lurraldeko kultura-proiektuetarako

Bizkaie! 2025-06-13 07:54   Kulturea

1.554.000 euro bideratuko ditue kalidadeko kultura-eskaintzea sustatzeko. 

Leixuri Arrizabalaga eta Amaia Antxustegi. | Ikusi handiago | Argazki originala

Gobernu Kontseiluren azken bileran, Bizkaian, 2025ean zehar, kultura-proiektuak bultzatzeko dirulaguntzen deialdia onartu dau Foru Aldundiak. Ekimen horren helburua da kalidadeko kultura-eskaintzea sustatzea, tokiko kultura-eragileak babestea eta lurraldearen kultura-aberastasunari laguntzea.

1.554.000 euroko aurrekontu-esleipenagaz, Bizkaiko Foru Aldundiak babes ekonomikoa emongo deutse kultura-arloan aparteko garrantzia daben ekimenei. Finantziazino hori holan banatuko da: alkarteek, fundazino pribatuek eta gizarte-ekimeneko kooperatibek 1.016.000 euroko aurrekontua eskuratu ahalko dabe. Udalek, udal erakunde autonomoek eta mankomunidadeek 420.000 euroko esleipena izango dabe. Eta, azkenik, jarduera profesionalak egiten dituen soziedade anonimoek, erantzukizun mugatuko soziedadeek, kooperatiba-soziedadeek eta persona fisikoek 118.000 euroko aurrekontua jaso ahalko dabe.

Dirulaguntza horren helburua da hainbat proiektu finantzietea, Bizkaiko jaialdi garrantzitsuenak, praktika artistiko garaikide garrantzitsuen erakusketak eta Bizkaiarentzat interes kulturala daben beste ekimen batzuk.

Eskabideak aurkezteko epea egutegiko 15 egun baliodunetakoa izango da, foru dekretu hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen dan egunaren biharamunetik zenbatzen hasita. Eskabideak, bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez izapidetu beharko dira (www.ebizkaia.eus).

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu