Autobus zerbitzuak Urkiola konektauko dau Durangogaz eta Abadiñogaz
2025-06-12 10:15 KultureaHelburua da trafikoa murriztea eta natura-ingurunea babestea.

Zerbitzuak Urkiola konektauko dau Durangogaz eta Abadiñogaz, bagilaren 13an eta 15ean (errepetiziño domekea), ordutegi jarraituan, helburua baita trafikoa murriztea eta natura-ingurunea babestea.
Neurri horren bidez, Urkiolako Parke Naturaleko ingurumen-inpaktua gitxitu nahi dabe eta jente asko batzen dan egunetan sortzen diran zirkulazino-arazoei aurre egitea; beraz, eguneko zenbait ordu-tartetan izango dira autobusak Durangotik eta Abadiñotik.
Durangotik, autobusak eten barik ibiliko dira Magdalena plazatik Urkiolara bitartean, 10:00etatik 19:00retara. Bestalde, Abadiñotiko zerbitzua 09:00etan, 10:00etan eta 11:00etan abiatuko da Zelaieta-Txanportatik; Traña-Matienan geraleku bat izango dau eta 17:00etan eta 18:00etan bueltauko da Urkiolatik.
BFAk, ekimen horren bidez, bere konpromisoa berretsi dau, naturaguneen iraunkortasunaren aurrean eta konserbazinoaren aurrean konpromisoa, hain zuzen be eta, aldi berean, herritarrei erraztasunak emongo deutsee tokiko egutegiko ospakizun enblematikoenetako horretan parte hartu deien.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!