Ikasleen % 96,73k gainditu dabe Unibersidadera Sartzeko Ebaluazinoa

Bizkaie! 2025-06-12 09:51   Pil-pilean

Guztira, 12.297 Batxilergoko ikasle aurkeztu dira.

(Argazkia: @ehunibertsitatea). | Ikusi handiago | Argazki originala

Lehenengo datuen arabera, Unibersidadera Sartzeko Probako (USaP) sarbide fasera aurkeztutako Batxilergoko 12.297 ikasletatik 11.896k gainditu dabe. Holan, ikasleen %  96,73k gainditu dau. Igazko UsaPen gainditutakoen porzentajea % 97,98 izan zan.  

UsaPek fase bi ditu: sarbide fasea, unibersidadeko gradu ofizialak ikasi ahal izateko Batxilergoko ikasleek gainditu behar dabena eta onarpen fasea, borondatezkoa, sarbide fasean lortutako kalifikazinoa hobetzeko balio dauena. Batxilergoko ikasleez gan, Goi Mailako Heziketa Zikloetako 853 ikaslek izena emon eben onarpen faseko hainbat irakasgai egiteko. 

Beheko taulan ohiko deialdiko UsaPen onarpen faseko emoitzen datu nagusiak batzen dira:  

 

 

Aurkeztuak

    12.297 

Gaindituak 

    11.896 

Porzentajea 

   % 96,73 

Campusa 

Araba

      1.689 

       1.618 

    % 95,79 

Bizkaia

      5.987 

       5.744 

    % 95,94 

Gipuzkoa

      4.623 

       4.529 

    % 97,96 

Campus barik* 

            7 

             5 

          4,37 

Hizkuntzea 

Euskeraz

      9.621 

       9.400 

        97,70 

Gaztelaniaz

      2.669 

       2.491 

        93,33 

*Campus barik: Ikasle batzuei arrazoi ezbardinakaitik (Batxilergoa aspaldi amaitu eben, daborduko unibersidadeko ikasleak dira…) ez jake campus bat automatikoki esleitzen.  

Notak eta hurrengo deialdiak 

Ikasleek kalifikazinoak konsultau zituen atzo, hilaren 11n, Sarbidea aplikazinoaren bitartez.  

Barrikusketea eskatu daiteke bagilaren 12tik 16ra bitartean. Behin betiko emoitzak bagilaren 23an argitaratuko dira. Era berean, azterketak ikusteko eskaerea bagilaren 24 eta 25ean egin ahal izango da. 

Bestalde, Unibersidadera Sartzeko Ebaluazinoaren ezohiko deialdia garagarrilaren 1, 2 eta 3an izango da. Aurkeztu gura dabenek matrikulea egin beharko dabe bagilaren 19tik 24ra arte. 

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu