Ordiziako Plazako estalkiak 100 urte bete ditu
2025-06-11 10:10 KultureaGaur, hilak 11, azokeagaz gan, hainbat ekitaldi atondu ditue.

Erreferentea da gure plaza. Eraikin bezela oso berezia da ezaugarriengaitik, baita emon deutsagun erabileragaitik be, adierazo dau Adur Ezenarrok, Ordiziako alkateak. Alde zaharreko bihotzean, Ordiziako erdigunean kokatzen da Plaza Nagusia. 1512. urtetik egiten da eguaztenero Azoka Nagusia. 1925. urtean, barriz, Francisco Gurrutxagaren proiektuari esker, Plazeari hormigoizko egiturea eta teilatua jarri eutsen.
Izaro Intsausti kultur teknikariak adierazo dauanez: 2018an egin genduan lehenengo aldiz Ordizia Alkartuz egitasmoa. Momentu hortan Ordizia Uribatu sortu zenaren 750. urteurrena izan zan. Orain, Plazaren mendeurrena izanik, barriz be herriko kultureak Plaza Nagusia hartuko dau, hori da-eta gure erakusleiho nagusia.
Programazinoa
Urteurrena ospatzeko kultur eragileak izango dira protagonista nagusiak. Holan, aurreko zapatuan, hilak 7, jantza, kantu, musikea eta antzerkiari lotutako 12 alkarlan taularatu ziran.
Gaur, hilak 11, eguaztena, izango da mendeurrenaren egun garrantzitsua, izan be, orain dala 100 urte inaugurau zan Plazea. Erakusketa edegia eta ekitaldi instituzionala izango dira. Ganera, plaka berezia be jarriko da berton. Eguaztenero ohiko azokara etortzen diran Plazako produktoreei akordu bana banatuko deutse eta arratsaldeko pintxopotean be ekitaldi bereziak egingo dira.
Bestalde, domekan, hilak 15, Plazaren inguruko argazki rallya egingo da Ortzadar Argazki Taldearen eskutik eta mendeurrena baliatuz, udagoinean be sorpresak izango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!