Badator Euskal idazleentzako literatura sorkuntza egonaldia
2025-06-11 08:27 KultureaHautagaitzea aurkezteko epea: 2025eko garagarrilak 4.

Jarraitutasunez hamabostgarren urtez, Euskal Kultur Erakundeak, Itsasertzeko CPIEk eta Euskal Idazleen Elkarteak euskerazko literatur sorkuntzarako egoitza bikotxerako deialdia zabaldu dabe, euskeraz idazten daben egile guztientzako.
Egitasmoak bost ardatz ditu:
- Euskerazko literatura sorkuntza egonaldia, XVII. mendeko sorginkeria, sinismenak eta tradizinoak testuinguru lez hartuta, sasoi eta gai hareen barrirakurketa bat idaztea.
- Topaketa bat publikoaga egonaldi denporan, Hendaian, idazleak bere ibilbidea eta gogoetak aurkeztu daizan.
- Aurkezpen publiko bat egonaldiaren ondoren, Pasai Donibanen, idazleak bere sorkuntzea aurkeztu daia.
- Aurkezpen publiko bat Asporotsttipin Hendaian, Sorginkeria, jukutriak eta jantzak erakusketearen harian, idazleak bere sorkuntzea aurkeztu daian.
- Idatzitako lanaren balorazino posible bat.
Deialdia euskeraz idazten daben horizonte guzietako autoreei zuzenduta dago. Literatura formearen hautua egileak erabagiko dau (ipuina, eleberria laburra, poesia, komikia, antzerkia, bertsoa, alegia, erran zaharra...). Ume eta gazteei zuzendutako proposamenak begi nez onartuko dira.
2025ko urriaren eta abenduaren artean, hilebete batez Abbadia Eremuko Nekatoenea etxean eta beste hilebete batez Pasai Donibaneko auzoaren erdi-erdian kokatua dan Hugoenea etxean apartamendu bat beretako izateaz gan, autoreak 3.000 euroko dirulaguntzea izango dau.
Hautagaiek garagarrilaren 4a arte dabe euren burua aurkezteko.
Informazino gehiago hemen:
2025ko deialdiaren txostena (PDF).
CPIE Euskal Itsasbazterra.
Euskal Idazleen Elkartea.
Aurreko egonaldietako saridunak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!