Sei sari irabazi leikiez euskal arte eszenikoek Iruñeko 28. Max Sarietan

Bizkaie! 2025-06-11 07:54   Kulturea

Bagilaren 16an Bilboko Capos Elseos Antzokian da hitzordua.

Max 2025 Sarietarako euskal izentauak Bizkaiko Foru Aldundiko, Bilboko Udaleko eta SGAEko ordezkari instituzionalakaz batera, Campos Eliseos Antzokian batu dira.

SGAE Fundazinoak topaketea eta argazki saio bat atondu ditu Iruñeko Arte Eszenikoen Max Sarien 28. edizinoan finalista subertau diran euskal ordezkariaka. Sariak ekainaren 16an banatuko dira Gayarre Antzokian. Agerraldia SGAEk gurean dauen egoitza nagusian, hau da, Bilboko Campos Eliseos Antzokian izan da.

Protagonistak, danetara sei sagar irabazteko aukeran egon daitekezaen ordezkariak, honako honeek izan dira:

Mr. Bo lanagaitik (Ume, gazte eta familientzako Ikuskizun onena eta Jantzien diseinu onena Ikerne Giménez eta Inma Gómezentzat), Jokin Oregi (Marie de Jongh antzerki taldea) eta Adrián de los Ojos egileak. Esnearen kolorekoa lanagaitik (Antzerki ikuskizun onena eta Emakumezko aktore onena Aitziber Garmendiarentzat), Mireia Gabilondo zuzendaria (Tanttaka Teatroa) eta Aitziber Garmendia bera. Euskorleans lanagaitik (Kale ikuskizun onena), Luis Mari Moreno Pirata musikari eta saxofonistea (Jon Maya Kukai Dantzako jantzari eta zuzendariaren ordez).

Madrilen bizi dan José Luis Raymond eszenografo bizkaitarra ez da bertan izan, baina Laura Ordásegaz batera Un monstruo viene a verme lanagaitik Gune eszenikoaren eta Bideoeszenaren diseinurik onena irabazteko hautagaia da.

Aurkezpenean izan dira Isaac Amezaga, Bizkaiko Foru Aldundiko euskera zuzendaria eta Gonzalo Olabarria, Bilboko Udaleko kultura eta gobernantzako zinegotzia. Gipuzkoako talde bi (Tanttaka eta Kukai) eta Bizkaiako konpainia batek (Marie de Jongh), eusten deutse sariei 28. aukeran.

Benetako saria: autorpena

Agerraldia hasi eta berehala, danentzko mezua nagusitu da SGAEren Euskadiko Lurralde Kontseiluko presidente Fran Lasuen eibartarrak (Oskorri taldekide ohiak) aurkeztu eta gidatu dauen topaketan, hau da, lanbidean dabizenakandik autortuak izatearen saria, hor egotea be kriston saria da Jokin Oregirentzat. Konpositore gipuzkoarrak adierazotakoari helduz, honakoa aukera parebakoa dogu euskal konpainien lana gure mugetatik kanpo zabaltzeko, izan be, gure inguruko jarduera kulturalek lokalismoa gainditu behar dabe.

Eretxi berekoa da Mireia Gabilondo eszena zuzendaria. Egile gipuzkoarrak zehaztu dauenez, Max lako ekimenek gure lana kanpoan proiektetea dakar azpimarratu dau. Edozelan be, aldarrikatzaileago subertau da Fernando Bernues Tanttakako kidea: Pelota-lekuetan ibili arren, euskarri eszeniko apartekora pasau gara baina hori ez da nahikoa; bada garaia marko publiko sendo bat eskatzeko, horren bitartez euskal arte eszenikoen lana, garapena eta zehetasunak bikaintasunerantz gidatu beharra baitago.

Aurtengo edizinoan azken urteotako erregistrorik altuenetakoa emon da, izan be, 486 ikuskizunek emon dabe izena, 179 hautatuak izan dira eta horreetatik 33 lehiakide ditugu azken fase honetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu