Asier Casasek Bilboko Hilerriko II. Film Laburren Lehiaketea irabazi dau
2025-06-10 08:23 ZinemeaEl lugar mas vivo obragaitik.

Egitasmoaren bitartez, Bilboko Udal Hilerriaren helburua kulturea eta ondare aberastasuna modu originalean jasotea da. Halanda ze, El lugar más vivo lanak heriotzaren inguruan dagoan tabu soziala haustea lortu dau, Bilboko Udal Hilerriko Film Laburren II. Lehiaketaren lehen saria eskuratuz.
Asier Casasen film laburra irabazle izentau dabe Kaperan izandako ikustaldi publikoan. Aurkeztutako obrek kanposantuaren aniztasun soziala eta perzepzinoa adierazoten dabe. Horreek guztiek leku hau beste ikuspegi batetik begirarazo gaitue; eta hori zan helburua, adierazo dau Alvaro Perez Bilboko Udaleko Osasun eta Konsumo zinegotzi ordezkariak.
Lehiaketea, Bilbao Zerbitzuakek kanposantuan atondutako 2025eko programazinoaren barruan dago. Maiatzean egin zan, hilaren 16tik 18ra bitartean, 8 talde parte-hartzailekaz. Guztiek kanposantuko instalazino guztiak izan zituen eskura. Jarduerek, aurreikusi bezela, ez eben gainerako zerbitzuak oztopatu, ezta erabiltzaileen bisitak be.
Lehiaketearen bigarren edizinoan, zinegotziak eta kultura eta zinema munduko profesionalek (Alvar Gordejuela, Eva Argote eta Cristina Ezquerra) osotutako epaimahaiak nabarmendu dauenez, talde guztiek euren sormena eta gogoa ikusarazo dabe, Bilboko Hilerria zinemearen bidez sustatuz eta prestigiatuz.
Bigarren saria Mano a mano taldearentzat izan da Adiós artificial obragaitik; eta bertoratutakoen obra gogokoena 15 botokaz, ¡¡Plash!! lana izan da, Gabiluk taldeak sortua.
Saritutako film laburrak Bilbao Zerbitzuak dauen arte bildumearen parte dira eta hemen dagoz eskuragarri.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!