Leire Errandonea Garcia-Larratxek eskuratu dau Minaberri bekea
2025-06-09 12:51 KultureaMari-Aude Murail idazlearen Sauveur et fils itzultzeaz arduratuko da.

EIZIEk Minaberri bekearen bigarren edizinoa atondu dau aurtongo udabarrian Iruñeko Udalagaz, Txalaparta argitaletxeagaz eta CEDROgaz lankidetzan. Mentoretza baten bitartez, nazinoarteko gazte-literaturako lan esanguratsu bat euskeratuko dau bekearen irabazleak: Mari-Aude Murail idazlearen Sauveur et fils.
Hamar gazte aurkeztu dira bekearen deialdira eta, guztien lanak aztertuta, epaimahaiak erabagi dau Leire Errandonea Garcia-Larratxeri esleitzea bekea. Xabier Olarra itzultzaile eta editorea izango dau mentore itzulpen-prozesuan laguntzeko. Txalaparta argitaletxeak kaleratuko dau liburua.
Epaimahaiaren eretxiz, frantsesezko testuak zituan koskak bikain gainditu ditu itzultzaileak, ordain egokiak emonez euskeraz. Fideltasun osoz ibili da eta frantsesaren hainbat korapilo ondo askatu ditu. Testu ulergarria eta sinisgarria sortu dau ama-alaben arteko hartu-emonak islatzeko. Testuak oso ondo funtzionetan dau euskeraz, lexiko zein sintaxi zuzen eta biziagaz.
Ondoko honeek osotu dabe epaimahaia: Fernando Rey Escalera, Amaia Orbe Barrio eta Xabier Olarra Lizaso.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!