60 miloe inguru inbertiduko ditue Eskola Txikietan

Bizkaie! 2025-06-09 12:29   Kulturea

Ikuspegi propioagaz bide egiten dauen sarea osotzen dabe Eskola Txikiek.

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak Jaurlaritzearen konpromisoa berretsi dau Gipuzkoako Eskola Txikien Jaian.

Ezkio-Itsasoko Herri Eskoleak atonduta domekan egindako jaian Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak azaldu dauenez, aurtengo lanak eta ondorengo urteetarako aurreikusitako lan nagusienak batuta, Jaurlaritzeak 60 miloe euro inguru inbertiduko ditu Eskola Txikietako azpiegituretan.

Pedrosa sailburuak eskola komunidadearen konpromisoa autortu eta Eskola Txikien handitasuna aldarrikatu dau. Gaineratu dauenez, ikuspegi propioagaz bide egiten dauen sarea osotzen dabe Eskola Txikiek; helburu argiak eta koherenteak dituzue: ikaslea bere prozesuaren jaube, formazino eredu aurrendari eta zorrotzagaz, lidergo handiagaz gainera. Gure eskola sare osorako eredu dan lantaldea eta proiektua da Eskola Txikiena.

Sailburuak gaineratu dauenez, ingurumenaren aurreko atxikimendua da Eskola Txikien markea, eskoleak herria egiten dauelako eta herriko arima eta etorkizuna eskolea dalako. Eskola Txikien aberasgarritasunaren iturri dan metodologia iraultzaileak be nabarmendu ditu sailburuak, edade akotako ikasleak alkarregaz egotea, garapen maila, jakinmin eta trebetasun ezbardinak alkarregaz ikasten izateak metodologia iraultzaileak bultzatu eta garatuarazo ditu eta horrek guztiak eskatzen dauen begirada eta esku-hartzeagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu