UniDibersidade Eguna
2025-06-06 10:02 KultureaBarikuan, bagilak 6, goizeko 11:00etan.

Zuzenbide Fakultadeko David Kato Gradu Aretoa, Donostian, EHUk UniDibertsitate Eguna ospatuko dau. Egun horretan, unibersidade-komunidadeak sexu eta genero aniztasuna defendiduteko konpromisoa modu berezian erakusten dau.
Ekitaldian Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultadeko irakasle Uxue Diez Guiral eta Ekonomia eta Enpresa fakultadeko irakasle Aitor Zurimendi Isla omenduko dira. Era berean, Empar Pineda Saria, UniDibertsitatea Film Laburren Lehiaketako Saria eta film labur irabazleen proiekzinoa izango dira ikusgai. Eta Ed Rojasen gutuna irakurketea egingo da, Red Universitaria por la Diversidaden EHUko ordezkari Julen Zabala Alonsoren eskutik.
Empar Pineda Sariaren V. edizinoak Markel Laskurain Arrese-Igor saritu dau Feminitatearen berreraikuntza eta modulazioa: marika identitateetara hurbiltzeko bi gorputz-ibilbide lanagaitik eta Jon Ander Careaga Maerovichen Relaciones romántico-afectivas y violencias lgtibq+fóbicas en jóvenes del País Vasco lanagaitik.
Egitaraua
Ondoetorria Gipuzkoako Campuseko Zuzenbide Fakultadera Alberto Emparanza Sobejano ikastegiko dekanoaren partetik.
Edegiera eta omenduen aurkezpena Margaret Louise Bullen Bardintasunerako zuzendariaren eskutik:
- Uxue Diez Guiral.
- Aitor Zurimendi Isla.
Bardintasunerako Zuzendaritzeak atondutako LGTBI sarien banaketea:
- Empar Pineda saria.
- UniDibertsitatea film laburren lehiaketako saria banaketea.
- Film labur irabazleen proiekzinoa. Parte hartu daben gainerako film laburrak ekitaldiko programazinoan denporea izan ezkero proiektauko dira, Bardintasunerako Zuzendaritzeak holan erabagita.
Ed Rojasen gutunaren irakurketea, Red Universitaria por la Diversidaden EHUko ordezkaria Julen Zabala Alonsoren eskutik.
Jardunaldia Marian Iriarte Ormazabalek zarratuko dau, EHUko Harreman Instituzionaletarako eta Kulturako Erretoreordearen eskutik.
Ikuskizun kulturala: Bertso Saioa:
- Oihana Arana Cardenal.
- Maider Arregi Markuleta.
- Gai-jartzailea: Amaia Agirre Arrastoa.
Ekitaldia streaming bidez eskainiko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!