42. Julene Azpeitia Literatur Lehiaketako saridunak ezagutarazo ditue
2025-06-06 09:27 KultureaSaria banaketea bagilaren 15ean izango da.

Betiko lez, Julene Azpeitia Literatur Lehiaketeak euskerazko sormenari balioa emon deutso, gazteek eta helduek aurkeztutako ipuin, olerki eta bertso onenak sarituz. Durangoko Udalak 1983tik atontzen dauen lehiaketea erreferente bihurtu da euskerazko idazketea sustatzeko eta tokiko talentuari ikusgarritasuna emoteko.
Halanda ze, epaimahaiak saridunen zerrendea jakinarazo dau. Ohikoa danez, Durangoko ikastetxeetako ikasleek, udalerritik kanpo ikasten daben gazte durangarrek eta hainbat jatorrietako helduek hartu dabe parte. Saritutako lanak hiru modalidadetan banatu dira: ipuina, olerkia eta bertsoa.
Epaimahaia, Durangoko Udaleko Euskera Sailak izentautako adituek osotua, aurkeztutako lanen kalidadea eta sakontasuna nabarmendu ditu. Ipuin eta olerki sailetan Joxe Garaizabal, Maite Berriozabal eta Leire Vargas ibili dira epaile lanetan; bertsoen atalean, barriz, Eneko Abasolo, Irune Basagoiti eta Ander Elorriaga.
Ondoko honeek dira Julene Azpeitia Literatur Lehiaketako 42. edizinoko saridunak:
Olerki atalean
- Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak:
- Sariduna: Katalin Berasaluze Sanchez.
- Lana: Bihotza.
- Ikastetxea: San Jose Jesuitak.
- Saria: 100 euroko liburu bildumea.
- DBH 1. eta 2. mailak:
- Sariduna: Jare Larrea Amezua.
- Lana: Gora Palestina.
- Ikastetxea: Kurutziaga Ikastola.
- Saria: 125 euroko liburu bildumea.
- DBH 3. eta 4. mailak:
- Sariduna: Lore Sanchez Onaindia.
- Lana: Kresalaren memoriak.
- Ikastetxea: Kurutziaga Ikastola.
- Saria: 150 euro.
- Batxilergoa eta Lanbide Heziketa:
- Sariduna: Oihana Aiesta Alfaro.
- Lana: Hutsaren bizilekuan.
- Ikastetxea: Ibaizabal Ikastola.
- Saria: 200 euro.
- 18 urtetik gorakoak:
- Sariduna: Mari Joxe Azurtza Sorrondegi.
- Lana: Itxaropen trena.
- Saria: 300 euro.
Ipuinen atala
- Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak:
- Sariduna: Araitz Ormaza Lema.
- Lana: Loretxo galdua.
- Ikastetxea: Kurutziaga Ikastola.
- Saria: 100 euroko liburu bildumea.
- DBH 1. eta 2. mailak:
- Sariduna: Elaia Berrojalbiz López.
- Lana: Gitarra eta posta-txartela.
- Ikastetxea: Fray Juan de Zumarraga.
- Saria: 125 euroko liburu bildumea.
- DBH 3. eta 4. mailak:
- Sariduna: Iker Huertas Estancona.
- Lana: Itsasargi berria.
- Ikastetxea: San Antonio.
- Saria: 150 euro.
- Batxilergoa eta Lanbide Heziketa:
- Sariduna: Irati Gallastegi Molero.
- Lana: Helduen begiradari ihes egiteko.
- Ikastetxea: Fray Juan de Zumarraga.
- Saria: 200 euro.
- 18 urtetik gorakoak:
- Sariduna: Miren Aizpuru Bilbao.
- Lana: Bigarren bizitza bat.
- Saria: 600 euro.
Bertsoen atala
- Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak:
- Sariduna: Nahia Meire Martin.
- Lana: Aniztasuna.
- Ikastetxea: San Antonio.
- Saria: 100 euroko liburu bildumea.
- DBH 1. eta 2. mailak:
- Saritu barik.
- DBH 3. eta 4. mailak:
- Saritu barik.
- Batxilergoa eta Lanbide Heziketa:
- Sariduna: Kelmene Abaitua Isazelaia.
- Lana: Bertsoa niretzat.
- Ikastetxea: Fray Juan de Zumarraga.
- Saria: 200 euro.
- 18 urtetik gorakoak:
- Sariduna: Iñigo Legorburu Arregi.
- Lana: Amonaren talaiatik.
- Saria: 300 euro.
- 18 urtetik gorakoen akzesita:
- Sariduna: Urko Egaña Calderón.
- Lana: Laugarren ebakuntzaren ondoren.
- Saria: 150 euroko liburu bildumea.
Sari banaketa ekitaldia bagilaren 15ean, domeka, eguerdiko 12:00etan izango da, Durangoko Arte eta Historia Museoan. Ekitaldian, irabazleek diplomea jasoko dabe. Ganera, hurreratzen diranek hamaiketako txiki batez disfrutetako aukerea izango dabe. Aurkezpen lanak Beñat Igarzak egingo ditu.
Bestalde, saritutako lan guztiak atontzaileen esku geratuko dira eta Durangoko Udaleko Euskera Saila arduratuko da horreen argitalpenaz, tokiko gaitasuna ezagutzera emoteko eta euskerearen erabilera literarioa sustatzeko helburugaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!