Bihar inaugurauko dabe 'Bizitza baten isileko lana' erakusketea
2025-06-05 08:54 KultureaInaugurazinoan, Durangoko Tronperri Taldeak aurreskua egingo dau.
Durangoko Arte eta Historia Museoak Andreu Uriarteren Bizitza baten isileko lana erakusketea inauguratuko dau bagilaren 6an, barikuan, 18:30ean, Durangoko Arte eta Historia Museoan.
Erakusketara Ignacio Andreu Uriarte artista durangarraren 100 lan baino gehiago batu ditue, horreetako asko lehen aldiz jentaurrean erakutsi bakoak. Sei hamarkadako ibilbide artistikoa jasoten dau, kalidade teknikoa eta Durangoko historia kultural eta sozialagaz dauen lotura sakona nabarmenduz.
Erakusketan moltso nagusi bi dagoz: Andreu Uriartek tokiko kultureagaz izandako hartu-emonei eskainia, antzerkiak, jaiak, kartelak, liburuxkak eta ilustrazinoak ikusi daitekez; eta artistearen pintura inpresionistak, estanpak, argizariak eta arte digitaleko piezak, guztiak haren etenbako esperimentazino formala islatzen dabenak. Rojo y Negro (1966) da obra namarmenena, Nafarroako Museotik ekarrita.
Paule Sánchez, Kultura zinegotzia eta Astarloa Kulturgintza Alkarteko buruak adierazo dauanez: Andreu Uriarteren -Bizitza baten isileko lana- erakusketa tokiko artearen erreferente handietako bati eginiko autortzea ezinbestekoa da. Erakusketa horren bidez, sei hamarkadatik gorako ibilbidea izan dauen sortzaile baten lana balioan jarri nahi dogu, Durangoko kultura bilakaerearen lekuko eta protagonista izan dana. Obrearen bidez, herriko memoria artistikoa aldarrikatu eta herritar guztiakana gerturatu nahi dogu.
Inaugurazino ekitaldian, Durangoko Tronperri Taldeak eskainiko dauen aurreskua eta erakusketearen azalpen zehatza izango dira.
Programazinoaren barruan, bagilaren 18an, arratsaldeko 18:30ean, XX. mendeko euskal artearen historian aditua dan David Fuente komisarioak berbaldia emongo dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!