Saridunak dira Ariak Izartxo Aisialde Alkartea, Harrobia Ikastolea eta Bizkaiko Psiologia Alkargoa

Bizkaie! 2025-06-05 07:55   Kulturea

VII. Bilbao Balioen Hiria Sariak emon ditue.

Danetara, 74 proiektu aurkeztu dira aurtenn eta horreek guztiek Bilboko Balioen Agirian jasotako balioak sustatzen ditue, besteak beste, bizikidetzea, bardintasuna, jasangarritasuna edo sormena.

Izartxo Bilbao Madariaga Aisialdi Alkartearen Ibilbide solidarioa proiektuak saria jaso dau gazteen eta gazteentzako proiektu bat dalako, eragin handiko bizipen esperientzien bidez hareen garapen integrala eta autonomia personala sustatzen dituana.

Harrobia Ikastola-Ibar Ezkerra Ikastola Kooperatiba Alkartearen Kirol inklusiboa: jarduera fisikoa guztiontzat proiektuak saria jaso dau jarduera fisikoa eta inklusinoa sustatzeagaitik, aniztasun funtzionaleko personek be kirola egin ahal izatea ziurtatuz.

Bizkaiko Psikologia Alkargoren Psikologia kalean proiektua saritu dabe herritarren osasuna, ondoizate psikologikoa eta bizi-kalidadea babesteko gizarte-erantzukidetasunaren adibide dalako.

Balioak Bilboko iparrorratz izaten jarraitzeaa nahi dogu

Bilboko alkate Juan Mari Aburtok aurtengo Bilbao Balioen Hiria VII. Sariak banatu ditu.  Helburua da Bilboko Balioen Agirian jasotako balioak sustatzen dituen eta auzo, barruti edo uri mailan gauzatutako edo gauzatzen dagozan ekimenak jentaurrean autortzea.

Aurkeztutako 74 proposamenak, aurreko edizinoan baino 18 gehiago: 48 proiektu alkarteek eta irabazi-asmorik babeko erakundeek jorratutakoak; 19 proiektu ikastetxeek; proiektu unibersidadeek eta 5 proiektu enpresek, saltokiek, ostalaritzak, alkargo profesionalek edo antzeko erakundeek landutakoak izan dira, danak Bilbokoak.

Bilboko alkate Juan Mari Aburtok txalotu eta eskertu egin ditu Bilbao Balioen Hiria VII. Sarietara aurkeztutako ekimen guztiak. Lehiaketa honi esker balioen putsometroa jarten dogu eta adierazle guztiek marketan dabe gero eta hobeto egiten dogula aurrera eta hori beren printzipioak argi dituen herritarrei esker da.

Bilbao Balioen Hiria

Sariak Bilbao Balioen Hiria proiektuaren barruan datoz. Parte hartze bidezko ekimena da, Bilboko Udalak sustatua baina, hasiera-hasieratik, herritarren alkarlanagaz eregia eta landua. Bilbao Balioen Hiria proiektuaren helburua uria ezaguna eta autortua izatea da, ez bakarrik ekonomia eta ria bizibarritzeko, berreskuratzeko eta eraldatzeko egindako prozesu garrantzitsuagaitik, baita dituan balioakaitik be. Asmoa da erakunde, era guztietako enpresa, komunikabide, talde politiko eta, oro har, herritarren artean azterketarako, alkarrizketarako, hausnarketarako eta lankidetzarako gune bat sortzea, urian konpartidutako balio-esparrua sustatu eta zabaltzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu