Leone Artworks estudioak egin dau 24. Caostica iragarteko kartela

Bizkaie! 2025-06-03 12:26   Zinemea

Jaialdia bagilaren 8an amaituko da.

Uniberso eta dimensino paraleloetatik hainbat bideo-salmo etorri jakuz, horreetatik 56 aukeratu ditugu.

 

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Epaimahaia

- Alaitz Arenzana.

Artista eta zinemagilea, Ikus-entzunezko Komunikazinoan lizentziaduna. 2022tik Zinegoak, Bilboko LGTBIQ+ Nazinoarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiko zuzendaria da eta 2018tik Zinebi, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiko hautaketa-batzordeko kidea da.

María Ibarretxegaz batera, Señora Polaroiska kolektiboa sortu eban. Bikote honen lanak ibilbide bikaina dau nazinoarteko onarpena daben erakunde eta arte zentroetan, besteak beste, Reina Sofia Museoan, CA2Mn, Artium Museoan, Guggenheim Bilbao Museoan, Leuveneko Stuk Kulturcentrumen eta Seoul Museum of Art museoan.

- Aitor Eneriz (Bilbo, 1977).

Gidoilari profesionala 2005etik. Telebistan ibilbide luzea egin dau. Aitagarriak dira ETBko arrakasta handiko saio eta telesailak: Vaya Semanita (Ondas saria 2006), Euskadi Movie, Irrikitown, Nekane Amaya, Go! azen, Ihesaldia, El día de mañana edo Irabazi Arte!

Haritz Zubillagagaz batera El ataúd de cristal (2016) film luzea idatzi dau, baita gaur egun lanketa fasean dagozan hainbat gidoi be. Zubillagaren She’s Lost Control (2012) eta Norma Vilaren Jules D. (2016) film labur sarituen egileetako bat be bada.

2022tik Gidoi Euskal Herriko Gidoilarien Elkarteko lehendakaria da.

- Alba Lozano.

Zinemagintzako Zuzendaritzea ikasi eban ECPVn eta UDDn (Txile), UPV/EHUn Ikus-Entzunezko Komunikazino Gradua ikasten ebilen bitartean. Bere Gradu Amaierako Lana, Plunge (2018), Zinemakumeak Gara! jaialdian estreinau eben. ESCACen Zuzendaritza Master bat ikasi eta 2023an Dokumental Masterreko bekea eskuratu eban eskola berean. 2022an Non Grata idatzi eta zuzendu eban; 50 jaialditan hautatua izan zan eta hamabost sari irabazi zitun.

Bere istorioetan, Alba naturalismoan sartzen da, hunkitzen daben gatazkak aztertuz, aktore profesionalen zein ez-profesionalen arteko sinergia bilatzen dau. Bere azken film laburra, Utländsk (2024), Kimuak katalogoan hautatua izan da.

Caostica Nazinoarteko Film Labur eta Bideoklipen Jaialdiaren trailerra, aukeraketa ofiziala osotzen daben lanen eta aktibidadeen zatiez egina.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu