'Alter Nation' eta 'Crime Brüle' antzezlanek edegiko dabe XXII. ACT Jaialdia

Bizkaie! 2025-06-02 12:56   Kulturea

Bagilaren 4an, Bilboko Kafe Antzokian.

'Alter Nation' (Idoia Tapia). | Ikusi handiago | Argazki originala

Crime Brüle (Teatro del cielo / Ekuador).

BAI Bizkaiko Antzerki Ikastegiak XXII. ACT Jaialdia atondu dau. Betiko lez, haren helburua abangoardiako arte eszenikoak lurraldeko publikoari hurreratzea eta zirkuitu konbenzinonaletatik kanpo lan egiten daben nazinoko eta nazinoarteko konpainien lana sustatzea da.

Aurtongo edizinorako 500 eskaera jaso dira kontinente guztietatik. Deialdia zarratu ondoren, hautaketa batzordeak aurtongo edizinoko piezak aukeratu ditu. Halanda ze, guztira, ACT Jaialdiak 14 pieza eszeniko labur (gehienez 30 minutuko iraupena dabenak) erakutsiko ditu lehiaketean, aurreko edizinoan saritutako konpainien erakusketa bi, workshop bi eta artisten, kultur kudeatzaileen eta publikoaren arteko topaketa bat.

Jaialdia Barakaldo Antzokian, Guggenheim Bilbao Museoan, Campos Antzokian, BBK Aretoan, Kafe Antzokian eta Zart Aretoan (arlo pedagogikoan oinarrituko dana) egingo da.

Hainbat ikuskizunez osotutako saio bakotxak 8 euroko kostua izango dau eta sarrerak leihatiletan, jaialdiaren edo guneen webgunean erosi ahal izango dira. Ganera, saio baterako erositako sarrerek egun horretako gainerako saioetara doban sartzeko aukerea emongo dabe, antzokietako leihatiletan aurkeztuz gero. Sarrerak hemen.

ACT Jaialdiak nazinoarteko sorkuntza eszeniko barriari laguntzen jarraitzen dau. Urtero, jaialdiak gai bat aukeretan dau eszena garaikideari buruzko hausnarketa bezela. Hausnarketarako gonbidapen hori egitaraura, topaketa eta eztabaida guneetara eta jaialdiak proponiduten dituan tailerretara zabaltzen da. Aurton begirada desbardinetan jarri gura dabe fokua.

Arte eszenikoetan, begiradea ekintza aktibo eta eraldatzaile bihurtzen da. Ikusleak pasiboa izateari ixten deutso eta eszenaren parte bihurtzen da. Begirada deszentratu, zatitu eta perzepzino modu barrien eraginpean jartzen da, mugak zalantzan jarriz.

Ondoko honeek babesten dabe jaialdia: Bilboko Udala, Barakaldoko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritzea eta Acción Cultural Española (AC/E).

Programazinoa

- Bagilak 4:

  • 20:30 - Kafe Antzokia: Alter Nation (Idoia Tapia / Euskal Herria) eta Crime Brüle (Teatro del cielo / Ekuador).

- Bagilak 5:

  • 18:30 - Barakaldo Antzokia: Mondo (Lauro / Italia) eta Coloving (El Faro / Madril).
  • 20:30 - Teatro Campos:  Material (Teatro de los chinos / Valentzia) eta Alleo (Colectivo Glovo / Galiza-Portugal).

- Bagilak 6:

  • 18:30 - Barakaldo Antzokia: ÊTRE Cía. (Miguel Jiménez / Valentzia) eta Cuir-darme (Kike Arias / Castilla eta Leon).
  • 21:00 - Teatro Campos: Pink Lady (Rosalie Wanka / Alemania), Pre-Giudizio GDO/UDA (Gruppo Danza Oggi / Italia) eta An Act (Neil Höhener / Suitza).

- Bagilak 7:

  • 12:00 - Guggenheim Bilbao Museoa: Chose to stray than stay (GOMsisun / Korea) eta Re-Garde Cie (MF | Maxime & Francesco / Frantzia). 
  • 20:30 - Sala BBK Aretoa: Metamorfosis 2.0 Yeinner Chicas (Colectivo Las Mañas / Nikaragua-Aragoi) eta Repoblar el alma en tiempos de mascarilla (Maravilla theater / Catalunya). 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu