Txosnak ondasun inmaterial izentetako eskatu dabe

Bizkaie! 2025-06-02 07:55   Kulturea

Sinatu hemen.

Euskal Herriko 700 txosnak eta 200 jai batzorde baino gehiagok (besteak beste, Gasteizko Txosnak, Donostiako Piratak eta Bilboko Konpartsak) bat egin dabe Bilboko Miribilla parkean, udan izango dan txosnen eta herri-jaien aldeko kanpainea martxan jarteko.

Kanpaina horrek txosnen balio soziala nabarmentzea dau helburu, izan be, txosnak gure kulturearen, auzolanaren eta nortasunaren parte dira. Halanda ze, txosnak babestu beharrekoak dira, bertsolaritzea edo herri kirolak diran lez.

Txosna bakotxaren inguruan, jente askoren lana dago. Edade guztietako lagunek osotutako taldeak dira jaietarako gune edegi, parte-hartzaile eta herrikoiak sortzen dituenak. Holakoetan, tradizinoak elikatu, kulturea sustatu eta auzokideen arteko loturak sendotzen dira. Txosnak jaiak baino askoz gehiago dira, gure akordu kolektiboaren parte dira, baita nortasun partekatuaren adierazle be. Tresna politikoak, sozialak eta kulturalak dira, gure ahotsa. Halanda ze, hori guztia babestu nahi dogu.

Ilusinoz betetako hainbat boluntarioren bidez lortutako etekin ekonomikoagaz zer egiten da? Auzogintzako beste hainbat proiektu sozial eta kulturaletan inbertidu: hurrengo urteetako jaiak, hitzaldiak, tailerrak, kontzertuak, aisialdirako zein hezkuntzarako jardunaldiak...

Txosnen babesa eta etorkizuna bermatzeko, ondare immaterialeko kultur ondasun izentetea eskatu dabe batutako jai eragileek. Halanda ze, Izar Mendiguren, Beñat Gaztelumendi eta Oihana Bartra bertsolariek holan eskatu dabe: jaia, zarata, jana, edana/ atonketea ta auzolana/ kultura baten ondare;/ baita jendarte justuago bat/ lortzeko konplizidade./ Belaunalditan transmitidu dan/ eredu baten zutabe. Ondo dakite zertaz dabizen, izan be, bertsolaritzea igaz izentau eben ondare immaterialeko kultur ondasun.

Autortzea eta babes hori lortzeko, uda osoan zehar sinadurak batzen ibiliko dira: herriz herri, jairik jai, txosnaz txosna eta kuadrillaz kuadrilla, aldarrikapena zabaltzen eta ekimen horretarako babesa eskatzen. Sinatzeko aukera bi dagoz: Euskal Herriko jai guztietan sinadura orriak egongo dira eta hemen be sinatu ahalko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu