Elhuyar Zientzia Azokako sariak banatu ditue

Bizkaie! 2025-06-02 07:49   Kulturea

Sarituek Espainiako eta nazinoarteko azoketarako bidaiak eta ikasketa-bekak eskuratuz.

Bilboko Arenalean egin dan sari-banaketeagaz amaitu da 2025eko Elhuyar Zientzia Azokea. Ekitaldia 13:00etan egin da eta Joanes Echeveste Dernet aktoreak eta Sara Alicante Martínez zientzialariak aurkeztu dabe. Elhuyar Zientzia Azokearen babesleek eta Elhuyarreko kideek emon ditue sariak.

Ondoko honeek izan dira proiektu sarituak:

  • Miguel de Unamuno BHI ikastetxeko JEIKIT: Mugikortasun Arazoei bideratutako autonomizazio sistema proiektuaren Ander Arantzamendi irakasleak jaso dau Ciencia en Acción Azokean parte-hartzeko aukerea.
  • Elgoibarko Bizilbeko taldeko Lyme gaisotasuna saihesten laguntzen duen aplikazioa proiektuak jaso dau Galiciencia Azokean parte-hartzeko aukerea. Sariak Amaia Esquisabel Alegriak emon ditu, Eusko Jaurlaritzako Zientzia politikako zuzendariak.
  • Laudioko Bizilabeko taldeko Esekitoki automatikoa proiektuak jaso dau Ciencia en la Calle Azokean parte-hartzeko aukerea.
  • Mungiako Larramendi ikastetxeko Liztor asiatikoa tranpatzea proiektuak jaso dau Open Science Azokean parte-hartzeko aukerea. Sariak Isabel Sarrionandia-Ibarra Fernandezek emon ditu, Bizkaiko Foru Aldundiko Enpresak Sustatzeko Zerbitzuko buruak.
  • Beasaingo Lasalle ikastetxeko Errenazimenguko muraleen zaharberritzea Adiemen Artifizialarekin proiektuak jaso dau Vilaciencia Azokean parte-hartzeko aukerea.
  • Etxarri Aranatzeko Andra Mari ikastetxeko Auto berriztagarria proiektuak jaso dau Exporecerca Jove Azokean parte-hartzeko aukera.
  • IES Joan Coromines (Valentzia) ikastetxeko NEXUS proiektuak jaso dau Mostra Nacional Portuguesa Azokean parte-hartzeko aukerea. Sariak Kontxi Claver Zurrok emon ditu, Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza, Turismo eta Enpleguko zinegotziak.
  • Leitzako Amazabal BHI ikastetxeko Onddoen eragin antibiotikoa proiektuak jaso dau Exporecerca Jove Azokean parte-hartzeko aukerea.
  • Miguel de Unamuno BHI ikastetxeko Mugikortasun Arazoei bideratutako autonomizazio sistema proiektuak jaso dau Feria de Sevilla Azokean parte-hartzeko aukerea.
  • Iruñeko Biurdana BHI ikastetxeko Hobetu daiteke adineko pertsonen egoera botikarik gabe?  proiektuak jaso dau Milango I Giovani e le Science Azokean parte-hartzeko aukerea. Sariak Jon Abril Olaetxeak emon ditu, Elhuyarreko Koordinatzaile nagusiak.

Elhuyar Zientzia Azokea

Aurtongo Elhuyar Zientzia Azokea maiatzaren 28tik 31ra izan da, Bilboko Arenalean. Berton, 160 proiektu egon dira ikusgai eta 60 ikastetxetako 640 gaztek hartu dabe parte. Euskal Herriko ikastetxeetako gazteez gan, Espainiako eta nazinoarteko azoketako saridunak be izan dira: halanda ze, talde etorri dira Bilbora.

Elhuyar Zientzia Azokearen helburua da gazteei zientzia-bizipenak eskaintzea eta kultura zientifikoa bultzatzea eta zabaltzea, ez bakarrik Arenalean egiten dan azokan, baita urtean zehar be. Ikasle gazteek ezeze, Euskal Herriko ikerketa-zentroek eta unibersidadeek be parte-hartzen dabe Azokean. Azpimarratzekoa da, ganera, horreek guztiek urtero erakusten daben konpromisoa: ikasturte-hasierean, unibersidadeetako eta zentro teknologikoetako 94 ikertzailek (horreen artean, 51 emakume) emon eben izena ikasleekaz lan egiteko eta azoka-egunetan 73 ikertzaile ibili dira (horreen artean, 45 emakume) ebaluatzaile-lanak egiten.

Elhuyarrek atondutako Elhuyar Zientzia Azokeak Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibersidadeak eta Barrikuntza Sailaren, FECYTen (Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología), Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Nafarroako Gobernuaren eta Erabiren laguntzea jasoten dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu