'Maurizia, biziminaren hotsa' komiki-liburua plazan
2025-05-30 09:33 KultureaSasoi bateko pandero-jotzaileen ikur izan zan Maurizia Aldeiturriaga.

Euskal Herriko Trikitixa Alkarteak Ikastolen Alkarteagaz alkarlanean, azken lau urteetan Xabiroi komiki aldizkarian Maurizia Aldeiturriagaren biziteari buruzko komikia atalka argitaratu ondoren, hori dana gogoan hartuta, Garbiñe Ubedaren gidoiagaz eta Garluk Agirreren irudiakaz, Maurizia, biziminaren hotsa komiki-liburua osotu dabe.
Donostiako Elkar liburudendako Komiki-Txokoan egindako aurkezpenean izan dira Euskal Herriko Trikitixa Alkarteko ordezkariak, Ikastolen Alkartekoak, Garbiñe Ubeda, Garluk Agirre eta Mauriziaren familiartekoak.
Aurkezpenaren ondoren, komiki liburuak sinatzen ibili dira egileak eta ilustratzaileak lanean ikusteko aukerea be izan da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!