Erriberriko 26. Antzerki Jaialdian 40 ikuskizun izango dira
2025-05-29 13:29 KultureaGaragarrilaren 18tik abuztuaren 3ra Foru Komunidadeko bost herritan egingo da jaialdia.

Danetara, 40 ikuskizun izango dira, 27 konpainiaren eskutik; hprreetatik 15 emakumeek sortu, idatzi edo zuzendu ditue, 9 Nafarroako konpainietakoak dira, euskerazkoak 2, nazioartekoak 3 eta beste hiru ikusmen eta entzumen-urritasuna daben personentzat eskuragarri egongo dira.
Nafarroako Gobernuak eta Baluarte Fundazinoak atonduta, honako leku honeetan egingo da jaialdia: La Cava, Errege Jauregia, Teobaldoen plaza, Karlos III. Noblearen plaza, Enozentrum, Musika plaza eta San Frantziskoko eskola zaharrak, Erriberrin; Kondearen parkea eta Tafalla Kulturgunea, Tafallan; Victoriano Flamarique plaza, Beiren; Elizaren plaza, Pitillasen; eta San Martin de Unx plaza. Holan, jarduerak espazio publikoetara eroatearen eta jaialdiak Nafarroako lurraldean dauen presentzia zabaltzearen aldeko jarrerea da nagusi.
Rebeca Esnaola Kultura, Kirol eta Turismo kontseilariak, Ane Pikaza eta María Goiricelaya jaialdiko zuzendari artistikoek, Lorenzo García Echegoyen Nafarroako Gobernuko Kultur Ekintza zerbitzuko zuzendariak, lan-egoitzetarako hautatutako konpainiek eta kartelaren irudiaren sortzaileak aurkeztu dabe Baluarten datorren edizinoko programazinoa.
Pikazak eta Goiricelayak azaldu dabenez, Erriberriko 2025eko Antzerki Jaialdia "eten barik aldatzen dagoan lurraldea da, ideak, berbakk eta ekintzak nahasten dituana, orainaldi libreagoa, kritikoagoa eta gizatiarragoa eregiteko. Mugak hausi, belaunaldiak konektau eta arte eszenikoak ulertzeko eta biziteko modu ezsbardinen arteko alkarrizketea sortzen dauen espazioa da. Dramaturgia zabaldu eta berrasmau egiten da, sortzen dabizen ahotsen eta finkatutako ibilbideen, tokikoaren eta globalaren arteko topaketak sortuz. Jaialdia irudimenaren mugak aztertu eta esperientziak konpartidu nahi dituen artista, publiko eta sortzaileentzako topagune bihurtuko da.
Erriberriko zuzendari artistikoek azpimarratu dabenez, edizino honetako ahots, estilo eta perspektiben aniztasuna, diziplinen mestizajearen, bitartekaritzearen eta topaketearen alde eginez. Antzerkia komunidadea birpentsetako eta oraina eraldatzeko leku lez ulertzen da, zeruertzera alkarregaz begiratzeko eta munduan egoteko modu barriak eregiteko babesleku lez.
Sarrerak
Maiatzaren 30etik aurrera erosi daitekez sarrerak, www.festivalteatroolite.com eta www.fundacionbaluarte.com webguneetan. Baluarteko leihatila (948 066 060) zabalik egongo da maiatzaren 29tik garagarrilaren 5era, astelehenetik zapatura, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Itxita egongo da domeka eta jaiegunetan, ekitaldirik ez badago, ordu bi lehenago edegiko baita. Garagarrilaren 6tik 15era, leihatilea 20:00etatik 23:00etara egongo da zabalik eta garagarrilaren 16tik abuztuaren 3ra, astelehenetik zapatura, 11:00etatik 14:00etara. Ordutegi horretatik kanpo itxita egongo da, ekitaldietarako izan ezik, ordu bi lehenago edegiko baita.
La Cava eszenatokiko ikuskizunek 20 euroko prezioa dabe eta beherapena gazte txartelerako, barriz, 12 euro. Hamabi ikuskizunetarako abonamendu osoak be badagoz 210 euroan, 96 euroan gazte txartelagaz eta hiru ikuskizunetara abonua 55 euroan, 28 euroan gazte txartelagaz.
Sarrerak eskuragarri dagoz La Morea merkataritza-gunean, Erriberriko Enozentrumean eta Tafalla Kulturgunean:
La Morea merkataritza-gunea (679 968 580) asteko egun guztietan egongo da zabalik (domeka eta jaiegunetan izan ezik) 09:30etik 21:30era.
Erriberriko leihatila (848 42 32 23) maiatzaren 30etik aurrera egongo da zabalik asteburuetan eta jaialdian zehar Enozentrumean. Barikuan izango da 17:00etatik 19:00retara eta zapatu eta domeketan 10:00etatik 14:00etara. Gainera, ikuskizun-egunetan, leihatila 19:00retatik 22:00etara edegiko da.
Tafallako La Celestina, Tragicomedia de Lita eta Thauma ikuskizunetarako prezio bereziak dagoz: 8 eta 6 euroan. Gainera, Erriberriko Errege Jauregian Enbor (r)ak lako ikuskizunak eta Gorka Urbizuren kontzertua sarrera librekoak dira lekua bete arte, aldez aurretik konbidapena Enozentrumeko leihatilan eskuragarri dagoalarik.
Los Brutos, Mihura, El último comediógrafo eta Las bingueras de Eurípides lanak ikusmen eta entzumen-ezintasuna daben personentzat irisgarriak izango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!