Getxophoto gaur hasiko da

Bizkaie! 2025-05-29 12:50   Kulturea

Halanda be, sarrera ekitaldia bihar, hilak 30, izango da.

María Ptqk (Argazkia: Maider Jiménez). | Ikusi handiago | Argazki originala

Argazkia: Arno Gisinger.

Getxophoto Nazinoarteko Irudi Jaialdia Getxon egiten da, Euskal Herrian, Bilbotik oso gertu (15 km). Uriaz disfrutetako eta ordu gitxi batzuetan erakusketea ikusteko pentsautako jaialdia da. Erakusketa gehienak, aire zabaleko instalazinoak dira eta horregaitik edozein momentutan bisitetako aukerea dago.

Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdiak hemeretzigarren edizinoa maiatzaren 29tik bagilaren 22ra arte egingo da.

Begihandi kolektiboak bultzatuta eta Maria Ptqkr zuzendaritza artistikoan, REC gaiaren inguruan izango da jaialdia. Edizino plurala eta parte-hartzailea proponiduten dabe.

Erakusketa guztiak, gitxi gorabehera 4-5 ordutan ikusi daitekez. Garraio publikoan, bizikletean edo oinez joatea gomendatzen dabe, izan be, Getxora joateko modu ugari dagoz (informazinoa hemen). 



Ganera, Info Puntua Algortako metro geltokitik 150 metrora dago, merkatuaren barruan (Torrene, 4). Ondokoa da ordutegia:

  • Eguaztenetik barikura: 17:30 eta 20:30.
  • Zapatuan: 11:00 eta 14:30/17:30 eta 20:30.
  • Domekak: 11:00 eta 14:30.

Gaur, hilak 29, Maps, argazki eskoletako ikasleen topaketea atondu dabe, arratsaldeko 15:30ean, Romo Kultur Etxean. Artista bisualen arteko topaketea da. Hainbat argazkingintza eskoletako ikasleek alkar ezagutzeko, euren lanak alkarbanatzeko, kezkak adierazoteko eta alkarlanerako eta ezagutza-sareak ehuntzeko aukerea izango dabe berton.

Asteburuko programazinoa

  • Barikua 30, 19:30 - 21:00, Opening: Andres Isasi Musika Eskolean (Las Mercedes 6, Areeta). Sartzea doban da, baina aldez aurretik izena emon behar da hemen. Hor izango dira: Rosa Lacavalla (Italia); José Ramón Ais (Bilbo); RYBN.ORG (Frantzia); Anna Barea (Bartzelona); Federico Vespignani (Italia); Annie Hsiao-Ching Wang (Taiwan); Satoshi Fujiwara (Japonia); Natacha de Mahieu (Belgika); Estampa (Bartzelona); Arno Gisinger (Austria); eta, Zofia Rydet Foundation (Polonia). Horreezaz gan, IbonRG kontzertua eskainiko dau.
  • Zapatua 31, 9:30 - 14:30, Encerrona vol. 12: Punta Begoñan (Muelle Ereaga kaia, 6). Sarrerak 20 euroran hemen.
  • Zapatua 31, 18:00 - 20:00, Dibujamatón: Tellagorri Plaza. Doban.
  • Domekea bagilak 1, 11:30 - 14:30, bisita berezia: San Nicolas Plazatik hasita. Ez da beharrezkoa izena emotea.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu