Udal Hilerriko ondareari eta historiari balioa emoteko bisita gidatu antzeztuak Bilbon
2025-05-29 11:11 KultureaEmon izena hemen.

Bilboko Udal Hilerriak dauen artearen, historiaren eta ondare aberatsaren lekuko izatea eta, antzerkiaren bidez egiteko aukerea izatea, posible izango da barriro be Bilbao Zerbitzuakek atondutako bisita gidatuen ziklo barriari esker.
Bisitariek Martina de Zuricaldayren konpainiaz gozau ahal izango dabe, txokolate-maisua eta uriko askari sozialen bultzatzailea. Era berean, bisitetara doazen personek ikusi ahal izango dabenaren aurrerapen lez, Zuracaldayko ordezkariek nabarmendu dabe Bilboko kanposantuann beste persona ospetsu batzuk be badagozala ere, besteak beste, Casilda Iturrizar andrea, Tomás Meabe idazlea, Vicente Blanco txirrindularia edo Pitxitxi.
Edozelan be, bisita-zikloak, 5 ibilbide eskainiko ditu, Bilboko Hilerriko panteoien artean dagoan ondare arkitektoniko, artistiko eta historikoa balioesteko, bisitariak gidatuz historian zehar. Kontuak kontu, kanposantuaren azken 120 urteetako alderdi arkitektoniko, artistiko eta paisajistikoetan arretea jarri nahi dabenentzako Artea dauen hilerria ibilbidea eskura izango dabe maiatzaren 29an, garagarrilaren 9an eta irailaren 5ean.
Bilboko hilerriaren edo kanposantuaren alderdi orokor guztiak ezagutu nahi dituenentzat beste bisita gidatu bat egongo da, historia, kulturea eta elezaharrak aztergai izango dituana. Interesa dabenek izena emon leikie bagilaren 15eko, garagarrilaren 20ko eta irailaren 21eko saioetan. Bisita hori gorren taldeei edo entzumen-jatorriko ezintasun-egoeran dagozanei be eskainiko jake, aldez aurretik eskatuta.
Bestalde, Pertsonaia Ospetsuak bisitea bagilaren 11n eta garagarrilaren 17an izango da, eta hilobien, mausoleoen eta panteoien bitartez, hilerrian lurperatu zituen personaia ospetsuen bizitza eta lana ezagutarazoko dau.
Horrez gain, aurten herritarrek Bilbao Zerbitzuakek diseinautako ibilbide biren artean be aukeratu ahal izango dabe: Hilerria deszifretan: sinboloak eta irudiak eta Emakume bereziak. Lehenengo ibilbidea bagilaren 25ean, garagarrilaren 31n eta irailaren 25ean egingo da, eta kanposantuko hilobiak eta monumentuak apaintzen dituen hileta-ikonografia aberatsa eta liluragarria aztertuko dau. Bigarren ibilbidea bere garaian nabarmendutako emakume batzuen bizitza eta obrak ezagutzeko aukerea eskainiko dau. Interesa daben personek bagilaren 19an, garagarrilaren 25ean eta irailaren 13an bertaratu ahal izango dira. Horrezaz gan, 10 bisita antzeztu be eskainiko dira.
Izen-emoteak eta erreserbak
Bisitak gaztelaniaz izango dira, bagilaren 15erako atondutako bisita orokorra izan ezik, euskera hutsean egingo baita. Bisita gidatuetara joan nahi dabenek izena emon leikie eta eskainitako hitzorduen artean eguna eta ordua aukeratu. Prezioa 5 eurokoa da bisita gidatuetarako eta 10 ekoa bisita antzeztuetarako. Edozelan be, talde, enpresa edo kolektiboetarak bisitak be berbatu daitekez. Bilbao Zerbitzuakek Bilboko Udal Hilerrira hurreratzeko garraio publikoa erabiltea komendetan deutsee bertaratukakoei.
Programa honen bidez, personak hilerrira hurreratzea sustatzea nahi dogu eta hori ezinbestekoa da gure arbasoen historiagaz barrio alkartzeko, izan be, arbasoek gaur egungo gizartea osotu dabe eta gizarteak bere bilakaereaga jarraitzen dau gure bizi-jarduereagaz, nabarmendu dau Álvaro Pérez Bilboko Udaleko Osasun eta Konsumo zinegotziak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!