Maiatzaren 31ra arte, Azkuna Zentroa eta Bilbo eraldatu egingo dira

Bizkaie! 2025-05-29 08:03   Kulturea

2025eko Prototipoak. Forma Artistiko Barrien Nazinoarte Bienala Bilbon.


Lore Stessel argazkilariaren Poëtry of the gang proiektua Atrioan ikusi daiteke.



Maiatzaren 27tik 31ra, jatorri askotako kultura garaikidea esperimentetakoo beste modu batzuk proponiduten dituan alkargunea da, hartu-emonak, ezagutzak, gomtak eta bizipen partekatuak ehuntzea helburu dauena.

2025eko Bienala artista honeebn diziplina anitzeko proiektuak ditu: Luz Broto, hablraenarte & Christian Fernández Mirón, orangcosong, Dimitri de Perrot, Ça Marche, Chiharu Shiota, Lore Stessel, Hanna Tuulikki eta Héctor Zamora.

Proposamen gehienak site-specific dira eta hareen bidez artistek publikoa konbidetan dute munduagaz eta natureagaz hartu-emon sentikorra izan deien, enpatia, harridurea, jakin-mina, arroztasuna, urduritasuna, desirea ardatz hartuta. Lanek arte-diziplinen mugak gainditu, zabaldu eta lausotzen ditue, ekintza performatiboen, antzerkiaren, argazkigintzearen eta arte bisualen bidez.

Jorge Landa, Azkuna Zentroko Zerbitzu Orokorren arduraduna, Rosa Casadok, Maider Lópezek eta Stéphane Noëlek osotutako komisario-taldeaga batera, Bienal honen bosgarren edizioa aurkeztu dabe. Zentroan edegitako proiektuen ibilbidean.

Eraldaketea artearen bitartez

Prototipoak egiten dan egunetan, Azkuna Zentroa eta Bilbo eraldatu egiten dira Prototipoak Bienalaren ekintza artistiko garaikideari esker. Ohikoa danez, proiektuak Azkuna Zentroko espaziorako sortu dira berariaz, edo Zentroaren eta uriaren testuinguru arkitektonikoa eta soziala eraldatzea planteetan dabe.

Bienalak Músicas memorables proiektua aurkeztuko dau, hablarenarte kultura-plataformea eta Christian Fernández Mirón artista eta hezitzailearen eskutik Bilbora helduko dan belaunaldien arteko proiektua.

Nazioarteko ikuspegitik, orangcosong talde japoniarrak be parte hartuko dau. Taldea 2019an sortu eben Chikara Fujiwarak eta Minori Sumiyoshiyamak, eta haren lana arte eszenikoetako esperientzian oinarritzen da, beste diziplina artistiko batzuekaz lotuta. Engeki Quest lanak, Bilbo beste ikuspegi batetik pasieran ibilteko proposamena daka.

Aurten, naturearen soinuak sartuko dira Auditorioan, Hanna Tuulikki artista, konpositore eta interpretatzailearen eskutik.

Beste alde batetik, Prototipoak proiektuak jarraipena emoten deutso 3, 2, 1, Forma Eszeniko Barrien Nazinoarteko Topaketa programeak 2013. eta 2015. urteen artean egindako lanari. 2016an sortu zanetik, alderdi sozialaren izaera, performatibidadea eta ugaritasuna ikertu nahi izan ditu artearen bidez eta, horrezaz gan, ekarpena egiten dau era kritikoan eratzeko, alde poetiko, estetiko eta politikotik.

Maiatzeko azken astean egoten da ikusgai, baina Prototipoak Bilbao hilebete batzuk lehenago hasten da. Proiektu batzuek Bienalaren aurreko edizinoan be izaten dabe sorburu, eta bitartean hazten, aldatzen eta egokitzen dira Azkuna Zentrora eta urira. Era berean, Bienal honetan martxan jarri dira datozen hilebeteetan jardunean egongo diran hainbat prozesu.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu