Lorena Ros, Jaume Sanllorente, Daniel Cerezo, Chema Vera eta Andres Torres protagonista Bilbon
2025-05-28 11:10 ZinemeaMundo Cero Talks BBK-ko adituen taldean dagoz.

Hitzorduak bagilaren 4an eta 5ean egingo dira BBK Salan eta gizarte-ezbardinak landuko dira ikuspegi global era eraldatzaileak gogoan hartuta.
Ekimenaren barruan, Cuatro paredes filmaren aurre-estreinaldi solidarioa izango da ikusgai, bagilaren 4an. Bestalde, bagilaren 5a hitzaldi-jardunaldia izango da, arlo sozial, ekonomiko, artistiko eta humanitarioan erreferenteak diranakaz.
Ekitaldi biak doban dira, baina nahitaezkoa da BBK Salako webgunean izena emotea hemen.
Egitaraua
Lorena Ros, Jaume Sanllorente, Daniel Cerezo, Chema Vera eta Andrés Torres Mundo Cero Talks BBK bigarren edizinoko hizlarien panelean izango dira, ikus-entzunezko munduaren bidez kontzientzia sorrarazo eta nenetazko gizarte-aldaketea bultzatzen dauen ekimena. Gerra ardatz izan eban lehen edizinoak izandako erantzun bikainaren ondoren, BBK Salak bagilaren 4an eta 5ean proiektu honen bigarren edizinoa hartuko dau. Oraingoan Txirotasuna izango da aztergai eta gizartean, ekonomian eta herrialde guztietan dauen egiazko eragina. Ekitaldi honek BBK Banku Fundazinoaren babesa dau, modu horretan, holako gizarte-ekimenn gaineko babes sendoa agirian jarri eta berresten dauena.
Mundo Cero Talks BBK ekitaldiak jardunaldi bikotxeko formatua eskaintzen dau: helburu jakin bat dauen esperientzia zinematografikoa eta hainbat hitzaldi eraldatzaile. Zinemea, ezagutza aditua eta dibulgazinoa buztartuz ezbardintasunak erakutsi, kontzientziak ernarazo eta behar gehien dabenei laguntzeko baliabideak mobiduarazotea lortu nahi da. Urte birik behingo ekimena da, 2025eko urtarrilean abiatu zana eta beste 5 ekitaldi egitea aurreikusten dauena.
- Bagilak 4: Ibon Cormenzana zinegile bilbotar entzutetsuaren Cuatro paredes filmaren aurre-estreinaldi esklusiboa, 20:30ean, primizian, BCN Film Festival jaialdian estreinau ondoren. Cormenzana BBK Banku Fundazinoagaz batera ekimen hau bultzatzen dauen Mundo Cero produkzino etxearen sortzailea da. Sofía Otero eta Manuela Vellés protagonista dituan eta beste aktore ospetsu batzuen artean, Roberto Álamo, Elena Irureta eta Ramón Barearen partaidetzea dauen film luze honegaz batutako dirua Save the Children GKE erakundearen ‘Impulsa’ proiektura bideratuko da, ama bakarreko eta aita bakarreko familiei baliabideak eskuratzen laguntzen deutsena (eskola partikularrak, akonpainamendu psikologikoa, eskolaz kanpoko jarduerak...).
- Bagilak 5: eraldaketea erakusteko ikuspegiak: diziplina anitzeko begiradea txirotasunari edo pobreziari.
Bigarren jardunaldian, BBK Salan txirotasunagaz lotutako egungo testuinguruan persona adierazgarrienak izango dira: ekonomialariak, kazetariak, argazkilariak eta aktibistak. Arratsaldeko 16:00-19:30 bitartean hamar hitzaldi izango dira, kontzientziak ernatu eta aldaketea sorrarazoteko ikuspegi orokorra eskainiz. Berbaldi guztietan Tania Llasera aurkezle bilbotarra izango da gidari eta ekitaldiaren ondoren berbaldiak Youtube kanalean izango dira ikus-entzuteko moduan, baita Mundo Cero kanal orokorrean eta gizarte-sareetan be, horreen zabaltzea ahalbidetu eta lekukotza garrantzitsu horreen oihartzuna esponentziala izan daiten.
Kontuak kontu, ondokoak izango dira hizlariak: Jaume Sanllorente, Andrés Torres, Lorena Ros, Daniel Cerezo, José María Vera, Pilar Kaltzada, Ousman Umar, Lucía Gorjón, Blanca Hernández-Rodríguez eta Nuria López Torres.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!