Txindor Jantza Taldearen bildumea eskuratu dabe
2025-05-27 13:44 KultureaRamon Castillok gordetakoa.

Egunotan Aitziber Castillo etorri jake Labayru Fundazinora, aitaren ondasunak ekarten: Olabeagako Txindor Jantza Taldearen argazkiak eta dokumentuak hain zuzen be.
Ramon Castillo, Txindor Taldearen arimetako bat izan zan eta etxean euki ditu hainbat papel eta argazki. Horreek danak ez daitezan galdu, Aitziberrek Labayruko dokumentazino-zentrora eroan ditu. Igaz, Bilboko jantza taldeen katalogoa egin eben, diktadura sasoia mugatzat jarrita. Txindor horreetako talde bat da, eta ganera, orduan ez eben argazkirik izan taldea irudikatzeko.
Lana argitaratu ostean, aurreko baten Dindirri Taldeko argazkiak emon euskuzan jantzari baten alabeak, eta orain beste pilo hau. Ondo etorriak danak be, guk gordeteko, adierazo dabe Labayru Fundazinokoek.
Argazkien artean, jantza erakustaldiak dagoz, baita eskursinoetakoak eta mendira egindako urteeretakoak be. Dokumentazioan, barriz, agintariei jantzan egiteko baimen-eskariak aurkitu ditue, eta euron erantzuna, beti gehituz banderearen jantza egitekotan bandera nazionala erabili behar dabela. Ramoneri jarritako multea be dago, 25.000 pezetakoa 1968an.
Mila esker Aitziberreri eta ahizteari, aitaren akorduak ondo gordeta egon daitezan hartutako ardureagaitik. Guk, Labayrun, dokumentu guztiok digitalizau eta katalogau egingo ditugu, ahal dan neurrian personak, lekuak eta datak identifikauta. Baten batek bihar-etzian jantza talde horren edo Olabeagaren ganean azterlanen bat egin gura izan ezkero, hor izango ditu dokumentuok eskura, gehitu dabe Labayru Fundazinoko arduradunek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!