XXXVII. Rafael Mikoleta Sariak jaso ditue 14 ikaslek

Bizkaie! 2025-05-27 07:50   Kulturea

Euskerazko literaturearen harrobia zabaltzea da asmoa.

Bilboko Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean euskerazko irakurketea eta idazketea sustatzeko Bilboko Udalak atontzen dauen lehiaketan parte hartu dabe gai libreko 725 ipuinek.
Saria edo aitamena jaso daben ipuin guztiak liburu batean argitaratu dira. Liburu hori ikasle irabazleei emon jake eta udal ikastetxe eta liburutegietan eta edizino honetara aurkeztutako parte-hartzaileen artean be banatuko da.

Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak XXXVII. Rafael Mikoleta Sariak emon deutsee 8 eta 16 urte bitarteko 14 ikasleri. Ikasleok, urduri eta hunkituta, euren sariak eta erregaluak jaso ditue familiaz eta euskeraz betetako Areto Arabiarrean.

Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailetako edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4 mailetako neska-mutil bilbotarrak eta euren ikastetxeak izan dira erabateko protagonista. Ekitaldian Eider Inunciaga Euskerako, Herritarren Arreta eta Partaidetzako, 2030 Agendako eta Nazinoarteko Gaietako zinegotzia eta Udalbatzako beste ordezkari batzuk egon dira.

Euskerazko istorio txikiak irudikatzea, sortzea eta ipuinetan islatzea da lehiaketa honen helburu nagusia. Txapelketeak Rafael Mikoleta dau izena, lehenengo euskal gramatikearen egilearen omenez, eta 1988tik urtero-urtero egiten da.

Literaturearen munduagaz zerikusia daben personek osotzen dabe epaimahaia: Eneko Zuloaga, Mikel Etxaburu, Maite Santiago, Irune Urrizelki, Juan Ramon Madariaga, Lutxo Egia eta Txani Rodriguez. Hona hemen epaimahaiaren ebazpena:

14 Sari eta 8 akzesit

A kategoria (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak):

Jazarpena nire ikasgelan. Begoñe Najarro Larrea. La Salle Bilbao HLBHIP.
Nire bizitzako animaliak. Lea Martinez de Rituerto Urrutia. Kirikiño Ikastola HLBHIP.
Azkarregi haserretzen zen umea. Jule Manterola Ibarrondo. Karmelo Ikastola IPI.

B kategoria (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak):

Mahasti artean. Malen Sagarna Villanueva. Karmelo Ikastola IPI.
Nora eta Bilboko uholdea. Irati Veiga Txurruka. Artxandape Ikastola HLBHIP.
Erloju… Adimentsua?. Izaro Oviamionayi Luzarraga. Deustuko Ikastola IPI.

C kategoria (DBHko 1. eta 2. mailak):

Zoritxarrez ezin da ezer egin. Xabier Gómez Salas. Artxandape Ikastola HLBHIP.
Ekarpen bakoitzaren garrantzia. Garazi Garcia Allende. Artxandape Ikastola HLBHIP.
Sareetan nahastua. Lili de Quadra de Pedro. Abusu Ikastola HLBHIP.

Bilbao Balioen Hiria saria, C kategoria:

Libururik politenak. Naia Aparicio Garcia. Deustuko Ikastola IPI.

D kategoria (DBHko 3. eta 4. mailak):

Ardiak. Yu Ting Ji. Colegio Nuestra Señora De Begoña - Jesuitak Indautxu.
Zerbait esan nahiko nuke. Garazi Iraeta Postigo. IES Ibaizabal BHI.
Olibondo bat gutxiago Zagreben. Ibai Gea Cámara. Artxandape Ikastola HLBHIP.

Bilbao Balioen Hiria saria, D kategoria:

Herriko txori beltz. Julen Guerra Cobos. IES Ibaizabal BHI.

Sarituek opariak jaso ditue: liburu elektronikoak, bat-bateko inprimagailuak, kirol-kamerak, bat-bateko kamerak, bozgorailu eroamangarriak...

8 Akzesitak

A kategoria (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak):

Estralurtarra eta hiru umeak. Ander Atxa Fernández. Kirikiño Ikastola HLBHIP.
Ur-jauzi miragarria. Elaia Barrueta Murelaga. Begoñazpi Ikastola.
Ni neu naiz. Izaro Basterretxea Martins. Maestro García Rivero HLHI.

B kategoria (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak):

Elkar mugituz lortuko dugu. Maddi Irurtia Orbe. Karmelo Ikastola IPI.
Etxerako bidean. Haizea Mimenza Ayo. Abusu Ikastola HLBHIP.

C kategoria (DBHko 1. eta 2. mailak):

…3 puntu…. Ane Martínez Revuelta. Deustuko Ikastola IPI.

D kategoria (DBHko 3. eta 4. mailak):

Babestua. Araitz Busturia Barrena. Artxandape Ikastola HLBHIP.
Bat, bi eta hirru!. Mara Orbe Alkalde. Kirikiño Ikastola HLBHIP.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu