2025/05/31 19:30

Bilboko BBK Salan. | Antzerkia

'CASTING LEAR'.

19:30

SARRERAK AGORTUTA.

Andrea Jiménezek koproduzitu, zuzendu eta idatzi (Juan Mayorgagaz batera) eta protagonizautako antzezlana. 

Antzezlana Arte Eszenikoen Max Sarien XXVIII. edizinorako faborito nagusia da. Sari horreek bagilaren 16an banatuko dira Iruñean (Gayarre Antzokia) egingo dan galan. Casting Lear antzezlanak lau izentapen ditu, Jiménezentzat berarentzak hiru izentapen personal: Antzerki ikuskizunik onena, Egokitzapen edo bersinorik onena (Jiménez eta Mayorga), Eszena zuzendaritzarik onena (Jiménez eta Úrsula Martínez) eta Produkzino lanik onena (Jiménez, Madrilgo Teatro de la Abadía eta Barco Pirata –Sergio Peris-Menchetaren produkzino etxea–). Zuzenbidean lizentziaduna eta Arte Eszenikoetan posgraduatua, Andrea Jiménezek aktore eta zuzendari lanak egin ditu hainbat proiektu eta konpainiatan, baina antzerkian ezaguna egin zan 2012an Teatro en Vilo sortu ebanean. Talde horregaz Hoy puede ser mi gran noche edo Man up arrakastatsuak sortu zituan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu