Jafar Panahik irabazi dau Cannesko 78. Zinemaldiko Urrezko Palma
2025-05-26 07:45 ZinemeaUn simple accident lanagaitik.

Jafar Panahi disidente irandarraren Un simple accident filmak irabazi dau Cannesko 78. Zinemaldiko Urrezko Palma. Grand Auditorium Louis Lumiere auditorioak, zutik eta txaloka hartu dau Panahi.
Bestalde, Oliver Laxe zuzendari galiziarrak irabazi dau Cannesko Zinemaldiko Epaimahaiaren saria, Sirat filmagaitik, Mascha Shilinzki zuzendari alemaniarraren Sound of Falling filmagaz ex aequo.
Goizean Frantziako hego-ekialdean itzalaldi elektrikoa izan da, baina, halanda be, jaialdia normaltasunez egin da. Laurent Lafitte aktoreak zuzendu dau jaialdia zarratzeko ekitaldia.
Juliette Binoche izan da epaimahaian zuzendari eta beragaz izan dira Halle Berry, Dieudo Hamadi, Hong Sang-soo, Payal Kapadia, Carlos Reygadas, Alba Rohrwacher, Leïla Slimani eta Jeremy Strong.
Palmaresa
- Urrezko Palma: A simple accident (Jafar Panahi).
- Sari Nagusia: Sentimental Value (Joachim Trier).
- Zuzendari onenaren saria: Kleber Mendonça Filho, O agente secreto.
- Gidoi onenaren saria: Jean-Pierre eta Luc Dardenne (Jeunes mères).
- Epaimahaiaren exaequo saria: Sirat (Oliver Laxe) eta Sound of Falling (Mascha Schilinski).
- Emakumezko aktore onenaren saria: Nadia Melliti (La petite dernière).
- Gizonezko aktore onenaren saria: Wagner Moura (O agente secreto).
- Epaimahaiaren Sari Berezia: Resurrection (Bi Gan).
- Opera Prima onenaren urrezko kamera: Hasan Hadiren The President's Cake.
- Opera Primaren aitamen berezia: My Father's Shadow, Akinola Davies Jr.
- Film labur onenaren Urrezko Palma: I'm Glad You're dead Now (Tawfeek Barhom).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!