'Topaketeak eredu kulturalak baieztuteko eta etorkizuneko erronkak konpartiduteko balio izan dau'
2025-05-26 07:50 KultureaEuskadik frankofoniaren kulturearen ministro-konferentziaren osoko bilkuran hartu dau parte.

Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Mathieu Lacombe Quebeceko Kultura eta Komunikazino ministroagaz baieztu ditu biltzarraren ondorioak. Frankofoniaren Nazinoarteko Konferentzian, konbidadu berezia izan da Bengoetxea eta asmoa da munduko 93 herrialdetan, Ça colle au basque proiektua martxan jartea.
Foro horretan egindako mahai-inguruetan egindako ekarpenak batu dira, eta kultura eta hizkuntza-aniztasunaren aurreko konpromisoa berresteko azken adierazpena onartu da. Kongresuaren ondorioak Mathieu Lacombe Quebeceko Kultura eta Komunikazino ministroagaz konpartidu ditu lehendakariordeak. Lehenengo puntu bietan, holan dakar adierazpenak:
Berretsi egiten dogu, Frankofoniaren balioen aurreko konpromiso sendoa, baita frantsesa hizkuntza-aniztasunaren testuinguru batean sustatzea be. Kultura eta hizkuntza aniztasuna sustatzeko konpromisoa barritzen dogu, Frankofoniako komunidadeetakoa, baita lurraldeetakoa be, teknologia digitalen eraginaren aurrean, Adimen Artifizialaren eremuan, artistakan eta kulturako profesionalakan, bai eta kultura eta sormen-industrietan be.
Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariordeak positibotzat jo dau Euskadik kongresu honetan izandako presentzia: Gaur aukera ederra izan dogu munduan nor garen ezagutu deien. Sustrai sakonak, nortasun berezia eta ondoizate-maila handiko herrialdea gara. Euskadi Globala estrategiaren esparruan hartu-emonak eta aliantzak sortzeko aukerea izan da.
Era berean, Bengoetxea lehendakariordeak ondokoa azaldu dau: topaketa honek eredu kulturalak beieztu eta etorkizuneko erronkak konpartiduteko balio izan dauela: ahots propioagaz eragile pribatuen eta publikoen arteko lankidetzarako euskal kultura-sistemearen barri emon eta ikusi dogu aurre egin beharreko erronkak bat datozela Frankofoniaren Mundu Erakundeko 90 estadukideakaz. Euskadik eremu digitalean hizkuntza eta kultura-aniztasun handiagoa izatearen alde egiten dau.
Konbita eskertu dau lehendakariordeak: Euskadin subiranotasun kulturala gizartearen hurreko ikuspegitik gauzatzen dogu, baina anbizino globalari eutsiz. Idea hori gaur egun hemen egotea pausu garrantzitsua da kultura-aniztasunerako.
Frankofoniaren Nazinoarteko Biltzarra
Frankofoniaren Nazioarteko Erakundeak (OIF) biltzar bat atontzen dau urte birik behin, kultura-politiken arloko esperientziak eta jardunbide egokiak konpartiduteko eta mundu osoko herrialdeek parte hartzen dabe bertan. Aurtengo edizinoa Quebecen izan da, maiatzaren 22tik 24ra, eta Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde Ibone Bengoetxea konbidatu berezi lez bertaratu da, Etxepare Euskal Institutuak Ça colle au basque ekimena martxan jarri ondoren, frantsesez berba egiten daben herrialdeakaz kulturearen arloan hartu-emonak ezartzeko dauen interesak bultzatuta.
Euskadi-Quebec
Euskadik eta Quebecek 2017an sinatutako alkar ulertzeko memoranduma dabe. Akordio horrek aldebiko lankidetza-esparru bat ezartzen dau lurralde bien arteko lotura kulturalak, hezkuntzakoak, ekonomikoak eta zientifikoak sendotzeko. Horri esker, jardunbide egokien trukea sustatzen da, proiektuak alkarregaz jorratzen dira barrikuntzaren, ikerketearen, kulturearen eta gazteriaren arloetan eta lankidetza aktiboa bultzatzen da erakundeen, unibersidadeen, enpresen eta kultura-eragileen artean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!