Maiatzaren 23an edegiko da Amorebieta-Etxanoko umeen zein nagusien tanborradarako izen-emotea

Bizkaie! 2025-05-23 08:30   Kulturea

Bagilaren 3ra arte egongo da aukerea.

Umeen tanborradea garagarrilaren 26an izango da eta sukaldariak, antortxariak, fusilariak, kantinerak, tanborralariek eta barrilariek osotuko dabe.

Nagusien tanborradea garagarrilaren 24an izango da eta tanborralariek, fusilariek, jinetek, sukaldariek eta kantinerek parte hartuko dabe.

Kontuak ontu, maiatzaren 23an, barikuan, jaietako ohiko tanborradetan parte hartzeko izena emoteko epea zabalduko da. Izen-emotea ekainaren 3ra arte egongo da zabalik udalaren webgunean, hemen.

Umeen tanborradea

Umeentzako tanborradea 2012 eta 2020 bitartean jaiotako umeentzat (5 eta 13 urte bitartekoak). Aurten be igaz gehitu zan barrilero eta barrilera taldeari eutsiko jako, aurreko urteetan tanborradetan parte hartu daben edade nagusiko gazteek osotua. Holan, umeen tanborradara batuko diranen taldea edadearen arabera sortuko da: sukaldariak, kandelariak, fusileroak, kantinariak, tanborreroak eta barritasun moduan barrileroak.

Helduen tanborradea



Hamasei urtetik gorakoentzat eta kandelariak 14 urtetik aurrera.

Garagarrilaren 24an egingo dan helduen tanborradan 16 urtetik gorako persona guztiek parte hartu ahal izango dabe eta 14 urtetik gorakoek kandelari legez. Tanborrada honetan ondokoek parte hartuko dabe tanborralariak, fusilariak, zaldunak, sukaldariak eta kantinerak dira.

Horrezaz gan, Tanborradeak aurreko edizinoetako parte-hartzaileen zerrenden antxinatasuna errespetauko dau.

Probake egiteko egunak eta erropak jasoteko egunak

Nagusiak

  • Tanborrariak: bagilaren 18, 25; garagarrilaren 2, 9, 17 eta 23an, 19:30ean.
  • Erropak jasotea: garagarri 17an.
  • Fusilariak: bagilaren 17an, 24an; gararraliaren 1, 8, 22 eta 23an, 19:30ean.
  • Erropak jasotea: garagarrilaren 22an.
  • Kantinariak: nagilaren 30ean; garagarrilaren 14an eta 21ean, 19:30ean.
  • Sukaldariak: bagilaren 19n, 26an; garagarrilaren 3an, 10ean eta 17an, 19:30ean.
  • Erropak jasotea: garagarrilaren 17an.

Umeak

  • Barril joleak: bagilaren 30ean; garagarrilaren 7an, 14an eta 21ean, 18:30ean.
  • Tanborrariak: bagilaren 30ean; garagarrilaren 7an, 14an eta 21ean, 17:30ean.
  • Fusilariak: bagilaren 30ean; garagarrilaren 7an, 14an eta 21ean, 18:00etan.
  • Kantinariak: bagilaren 30ean; garagarrilaren 14 eta 21ean, 18:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu