55. Bilboko Liburu Azokeak Kutxabanken babesa jaso dau

Bizkaie! 2025-05-22 12:52   Kulturea

Maiatzaren 30etik bagilaren 8ra egingo da.

Bilboko Arenalean milaka irakurle eta bisitari jasotea espero dabe atontzaileek eta aurten Kutxabanken babesari esker dator. Jasangarritasunaren estrategiaren barruan, baita kultura eta literaturea jenteari hurreratzea da asmoa eta jarrera horri esker handitu egingo da Liburu Azokearen proiekzinoa. Era berean, idazleen presentzia, topaketak, gazteentzako ekitaldiak eta bestelakoen bidez Euskal Liburuaren presentzia zabalagoa izango da.

Edizino honek, aurrekoetan bezela, Bilboko Udalaren zein Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa izango dau.

Aurten, 56 stand egongo dira, bai Euskal Erkidegokoak zein Estadutik etorritakoak. Kutxabank Topagunearen standean idazleen aurkezpenak, sinadurak eta topaketak egongo dira. Erakundeak euskal literaturea sustatzen daben beste hiru stand izango ditu, euskal liburuen irakurketea zein hareen produkzinoa sustatzeko asmoz.

Kutxabankegaz sortutako lankidetzeak irakurketea, musikea eta bertsolaritzea bultzatuko ditu, baita antzerkia be, hurrengo ekimenakaz: bertsotahitza, kontzertuak, gazteentzako antzerkiak, ipuin-kontalariak eta panpin erraldoiak.

Nobedadeen artean, Kutxabank Atea saria nabarmendu daiteke; aurten Eduardo Mendozak, Letren Asturiasko printzesa saria eskuratu barri dauenak eta Katixa Agirre euskal idazleak eskuratuko dabe. Euskadiko Liburu Ganbaragaz alkarlana aurten hasi eta aurrerantzean zabaltzeko asmoagaz Kutxabank Eraginegaz egindako hitzarmenetik jaio da errekonozimendu hau.

Azokearen aurkezpena eta jarduerak

Bilboko Liburu Azokearen 55. edizino honen aurkezpena maiatzaren 29an egingo da Kutxabanken egoitzan. Horrezaz ga,, beste nobedade batzuk be badagoz, izan be, Azokea hasi aurretik hainbat aurkezpen izango dira eta horreen artean dagoz Nazareth Castellanos zientzialariaren El puente donde habitan las mariposas liburuaren aurkezpena martitzenean, maiatzaren 27an, arratsaldeko 19:00retan Bidebarrietan. Era berean, César Pérez Gellida eta Dolores Redondo idazleen topaketea Bidebarrietan izango da eguaztenean (maiatzaren 28an) arratsaldeko 19:00retan eta Mircea Cãrtãrescuren Theodoros liburuaren aurkezpena (maiatzaren 29an) arratsaldeko 19:00etan Bidebarrietan.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu