MUk Udako Campusa egingo dau DBHko eta batxilergoko gazteentzat
2025-05-22 08:55 KultureaArlo profesionalean erabakigarriak izan daitekezan gorabeherak ezagutuko ditue.

Bagilaren 30etik garagarrilaren 4ra, Injinerutza Campusa egingo da eta, garagarrilaren 7tik 11ran, Komunikazino Campusa, biak goizez gazteei beren interesak arakatzeko, eta etorkizun akademiko eta
profesionalean erabagigarriak izan daitekezan eremuak ezagutzeko aukerea emongo deutse.
DBHko 3. eta 4. mailetako eta batxilergoko 1. mailako ikasleentzat dira eta ikasleei injinerutzearen eta komunikazinoaren mundua ezagutzera emotea da helburua, esperientzia praktiko eta motibatzaileen bidez. Bagilaren amaieran eta garagarrilaren hasiera bitartean egingo da Arrasaten eta Aretxabaletan. Campusetako saioak goizez izango dira, 09:30etik 13:30era, eta parte-hartzaileek alkarregaz bazkalduko dabe, 13:30etik 14:30era.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzea dau Udako Campusak, eta aukera parebakoa da, gazteek beren bokazinoak ezagutu eta etorkizun akademiko eta profesionalerako oinarrizkoak diran arloetan lehen pausuak emon deiezan.
Mondragon Unibersidadeko Goi Eskola Politeknikoak lehen aldiz jarriko dau martxan Injinerutza Campusa. Astebeteko iraupena izango dau eta Iturripeko campusean egingo da, Arrasaten. Jarduerak goizez egingo dira, bagilaren 30etik garagarrilaren 4ra bitartean.
Campusaren helburua da gazteei injinerutzea ezagutzera emotea eta, horretarako, hainbat espezialidaderi buruzko ikuspegi orokorra emongo jake, diseinuari, informatikeari, elektronikeari, mekanikeari, biomedikuntzeari eta kudeaketeari buruzkoa.
Bestalde, Komunikazio Campusaren hirugarren edizinoa egingo da, MUko Ikus-entzunezko KomunikaziNoko graduak atonduta, Goienagaz lankidetzan. Aretxabaletako Komunikazino campusean egingo da, garagarrilaren 7tik 11ra, goizeko ordutegian.
Helburua da gazteak modu atsegin eta praktikoan hurreratzea komunikazinoaren arlora.
Izena emoteko epea: bagilaren 13ra arte
Campus bien (aste bi) prezioa 250 eurokoa da, eguneko bazkaria aintzat hartuta; baina, campus bakarrean be emon daiteke izena, 150 euroan. Partaide-kopurua mugatua da, eta Udako Campusaren webgunean emon daiteke izena, edo campus bietako batean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!