UEUk 53. Udako Ikastorak aurkeztu ditu

Bizkaie! 2025-05-21 13:06   Kulturea

Hasiera ekitaldia Bilbon izango da bagilaren 11n.

Edurne Koch Elizegi, Aitor Bengoetxea Alkorta eta Irati Iciar Madinabeitia. | Ikusi handiago | Argazki originala

UEUk 53. Udako Ikastaroak aurkeztu ditu Iruñean. Guztira, 20 jardunaldi eta topaketa atondu ditu hainbat erakundeekaz alkarlanean, euskaldunentzako garrantzitsuak diran gaien inguruan hausnartzeko helburuagaz. Arnasgune akademiko eta euskaldunen topagune bezela definidu ditue UEUko arduradunek.

Aurkezpenean Aitor Bengoetxea Alkortak, UEUko zuzendariak; Irati Iciar Madinabeitiak, UEUren Udako Ikastaroen arduradunak eta Edurne Koch Elizegik UEUko Nafarroako arduradunak parte hartu dabe.

Aitor Bengoetxea Alkortak, UEUko zuzendariak hartu dau lehendabizi berbea: 52. Udako Ikastaroen edizinoa aurkezten dogu gaur. Bost hamarkadatan zehar UEUren Udako Ikastaroek ez dabe hutsik egin udako hitzordura (1977tik aurrera Iruñean) eta jakin izan dabe urte honeetan guztietan gizartearen beharretara egokitzen. Hasieran hitzaldi edegiak ziran, ondoren jakintza-alor espezifikoak, barnetegi moduan Larraonako garaian, laburragoak eta aditu eta profesionalei begirakoak azken urteetan eta dauela bi urte ospatu genduan 50. urteurrenaren hariari jarraituz, hausnarketa eta gogoetarako gune dira orain. Besteak beste, hori dalako UEUren funtzinoetako bat: Euskal Herriarentzat garrantzitsuak diran gai eta eztabaidentzat gune akademiko euskalduna eskaintzea gure gizartea aberatsagoa izaten laguntzeko asmoz.

Irati Iciarrek, UEUren Udako Ikastaroen arduradunak aurtongo edizinoan 20 jardunaldi, topaketa eta gogoeta gune prestau dituela aitatu dau: Iruñea, Baiona eta Eibarrez gan, aurton Tolosa, Usurbil, Bilbo, Gasteiz eta Errenteriara be helduko dira UEUren Udako Ikastaroak. Dauela hiru urte, Udako Ikastaroen 50. urteurrenaren harira, gizartearentzat eta UEUrentzat estrategikoak diran gaiak lantzeko erabagia hartu genduan eta ildo horretan jarraituko dogu. Udako Ikastaroak konpartiduteko guneak dira. Halanda ze, UEUk izaera herritarra dauka eta euskal gizartearentzat interesgarriak eta beharrezkoak diran gaiak lantzeaz gan, parte-hartzea sustatuko dogu.

Halanda be, udakoen ezaugarriak bere horretan manteniduko dirala azpimarratu dau Iciarrek: jenteak hausnarketa egiteaz gan, alkar ezagutu eta komunidadea trinkotzea dabe helburua. Udakoak arnasgune akademikoa dira bertara hurreratzen diranentzat eta baita euskaldunen topagunea be. Jardunaldiek formatu eta izaera ugari hartuko ditue, ohiko hitzaldiez osotutakoak, mahai inguruak, tailerrak eta gizarteratzeaz ikerketea gan be batzen (filosofia, dituenak: gizarte ekonomia ikertzaileen edo lanak soziolinguistika, komunikazinoak aurkeztuko dira), aditu eta arituen berbak jaso eta alkarrekaz lantzeko aukerak eskainiko dira.

Jardunaldi guztiak neurrira egindakoak dirala adierazo dau UEUren Udako Ikastaroen arduradunak: Udako Ikastaro honeek lankidetzean oinarritzen dira eta hainbat eragileekaz batera atondu ditugu aurton: Kontseilua, JAKIN, GEZKI ikerketa-taldea, Iratzar Fundazioa, ALDEE... Eta jente multzo zabalak izena emon leikete berton: alorreko profesionalak eta adituak, gaian interesa dauenak eta azken finean, euskaldun guztiek.

Aurtongo Udako Ikastaroek hilabete iraungo dabe, bagilaren 11tik garagarrilaren 11ra eta jardunaldietako bat irailera be edegiko da. Euskal Herriko txoko askotara helduko dira: Iruñea, Eibar, Baiona, Tolosa, Usurbil, Bilbo, Gasteiz eta Errenteriara. Ahalik eta jente gehienak parte hartu deian, 10 euro balioko dabe matrikula guztiek. Informazino guztia www.ueu.eus helbidean dago eskuragarri.

Saio osogarri pare bat be planifikau ditue: lehena, Iruñean bagilaren 27an, Filosofia Bilkuraren amaiera-saio bezela baina modu edegian eskainiko da, Gilkitxaro antzerki-taldearen Alperrak, tunanteak eta maleanteak antzezlana. Eibarren barriz, garagarrilaren 10ean, bertso-paseoa egingo da, herrian berton, Euskal literatura eta arte garaikideen irakurketa feministak eta queerrak. Espazioak, afektuak eta erresistentziak jardunaldiaren eskutik. Horreezaz gan, bagilaren 25ean Iruñean eta garagarrilaren 30ean Gasteizen UEUk produziduten dauen Ikerl(h)ari podcasta grabauko dabe publikoagaz.

Hasiera ekitaldia Bilbon egingo dabe bagilaren 11n, Euskaltzaindiaren egoitza nagusian, UEUrentzat estrategikoa dan gaia lantzeko helburuagaz: Inguma, 25 urtez euskal komunitate zientifikoaren ispilu. Orain dala 25 urte, UEUk Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzeaz, Inguma datu-basea jarri eban martxan. Urte honeetan, unibertsidade-mailako zientzia eta jakintza-alor bakotxean euskeraz ahoz eta idatziz produzidu danari buruzko oinarrizko informazinoa dokumentatu dau, hau da, euskeraz zer egin dan eta nork egin dauen jaso dau. Urteurrena aproposa da UEUrentzat hain garrantzitsua dan lanabes horri buruzko jardunaldia atontzeko eta 53. Udako Ikastaroei hasierea emoteko. Euskal komunidade zientifikoagaz batera, Ingumak egin dauen ekarpena aztertuko da berton, beste hizkuntza gitxitu batzuek egindako lana ezagutu eta aurrera begira jarri.

Edurne Koch Elizegik, UEUren Nafarroako arduradunak Nafarroako Gobernuagaz alkarlanean atondutako ikastaroak aurkeztu ditu: Nafarroako Gobernuagaz alkarlanean 15 ikastaro eskainiko ditugu urte guztian zehar. Edonork egin daiteke, baina unibersidadean ikasten dabizan ikasle nafarrek izango dabe lehentasuna. Udaberri honetan bost ikastaro ditugu martxan. Aurreko edizinoetan lez, ikastaro guztiak bete dira eta burutu diranen artean ikasleen asetasun-maila oso altua izan da. Udako Ikastaroen barruan 3 ikastaro atondu ditugu Iruñean, bagilaren azken astean. Doban izateaz gan, Nafarroako Unibersidade Publikoak (NUP) ECTSak emongo deutse ikasleei eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak be irakasleen etenbako prestakuntza bezela homologatu ditu. Ikastaro honeek 2017an UEUren Udako Ikastaroetako egoitza iraunkorra izentaua izan zan Ezpeleta Jauregian eskainiko ditugu. Azpimarratu nahiko genduan UEUk azken urte honeetan Nafarroan egiten dabilen lana eta batez be Nafarroako Gobernuagaz egiten gagozen alkarlana.

Ondoko honeek dira Nafarroako Gobernuagaz alkarlanean bagilean Ezpeleta Jauregian eskainiko diran ikastaroak:

Udako Ikastaroen zerrendea

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu