2025eko deialdian 'Komiki' proiektu bat lagunduko da

Bizkaie! 2025-05-21 12:43   Kulturea

Gerediagak eta Durangoko Udalak zortzigarrenez martxan jarri dabe Sormen Beka Da! deialdia.

Ezkerretik eskumara: Iker Urkiza (Durangoko Udala), Nerea Mujika (Gerediaga), Paule Sanchez (Durangoko Udala) eta Beñat Gaztelurrutia (Gerediaga). | Ikusi handiago | Argazki originala

Sarituko den proposamena, 2026ean Durangoko Azokako nobedadeetako bat izango da, euskerazko sorkuntzea sustatzea eta sortzaile barriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera emoteko helburuari eutsiz.

Aurreko zazpi edizinoetan, literaturea, musikea, ikus-entzunezkoa, proiektu digitalak, arte eszenikoa, familia transmisinoan eragiteko proposamena eta Durangoko Museorako esku-hartze artistikoa saritu dira. Honako honeek:

2018: ATOPIArpg euskarazko rol jokoa (literatura).
2019: Kai Nakai. Iratxe Agileraren lehenengo lana (musikea)
2020: Bañolet. Lau ataletako telesaila (ikus-entzunezkoa).
2021: Barraka. Bideojokoa. Egilea: Ibai Aizpuru.
2022: Eukalyptus. Jon Ander Urresti (arte eszenikoak).
2023: Argizagi, Zubiak adiskidetasunerantz. Marramiau Sorkuntza Taldea.
2024: Harien Isla izeneko esku-hartzea, Abadiñoko Irati Bazetaren eskutik: 60.Durangoko Azokan Durangoko Arte eta Historia Museoan erakusketea zabalduko dau.

(Oinarriak).

Oinarrien laburpena

Norentzat:

  • Sortzaile barrientzat (gehienez, bakarka, lan bi izango ditu argitaratuta).
  • 18 urtetik gorakoentzat.
  • Banaka zein taldeka.
  • Bekearen zenbatekoa: 15.000€
  • Sorkuntza prozesua eta plazaratzea lagunduko dira. Proiektu bakarrari emongo jako eta lehiaketa bidez aukeratuko da.

Epea

20253ko irailaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan, amaituko da lanak aurkezteko epea.

Proposamenak posta elektronikoz bialduko dira hurrengo helbide elektronikora: gerediaga@durangokoazoka.eus

Aurkeztu beharreko dokumentu batzuk (ereduak durangokoazoka.eus):

  • Eskaera formularioa.
  • Sortzailearen curriculuma eta portfolioa.
  • Proiektuaren memoria (motibazinoa, luzerea, kronogramea...).
  • Komiki lanaren laginak: Komiki lanaren sinopsia eta argumentuaren garapena; personaia nagusien diseinua; eta lanaren erakusgarri izango dan ilustrazinoen lagina: marraztutako eta amaitutako 6 orrialde.

Balorazino erispideak

  • Proiektuaren kalidadea eta gaiaren tratamenduak sortu leiken interesa.
  • Gaitasun barritzailea eta originaltasuna.
  • Proiektua zabaltzeko kapazidadea.
  • Kontuan hartuko dira zenbateraino sustatzen diran kulturartekotasuna, genero-bardintasuna eta integrazinoa.
  • Aurrez aurreko proiektua defendidutea.

Ebazpenaren prozedurea

Epaimahaiak aurkeztutako lanen artean lauzpabost aukeratuko ditu. Ondokoek proiektuaren defendidu beharko dabe epaimahaiaren aurrean. Lehen aukeraketearen ebazpena telefonoz egingo da. Lan irabazlearen barri 60. Durangoko Azokako
egitarauaren barruan emongo da.

Kontuak kontu, urtebeteko epea izango dau hautatuak proposamena amaitzeko eta 61. Durangoko Azokan (2026an) erakutsiko dau emoitzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu