Makinatxu bat trafiko-murrizketa iragarri ditue
2025-05-20 11:06 Pil-pileanBFAk jakinarazo dau uriarteko garraio publikoan hainbat neurri hartuko dirala.

Manchester United eta Tottenham Hotspur taldeek 2025eko maiatzaren 21ean Bilboko San Mamés estadioan jokatuko daben UEFA Europa League finala dala eta Bizkaibus zerbitzuan izango diran eraginen artean, maiatzaren 21ean, 19 lineatan izango dira aldaketak, batez be Bilbo urian barrena dabizanetan. Aitatutako aldaketek ibilbide eta geralekuetan eragina izango dabe eta unean-uneko trafiko-murrizketen arabera aldatu daitekez.
Eraberean, gomendatzen da erabiltzaileek Bizkaibusen aplikazinoa konsultetea edo Bezeroarentzako Arreta Zerbitzura (946 125 555) deitzea informazino eguneratua jasoteko.
A3247 Bilbao - Aireportua linearen funtzionamendua
Maiatzaren 21ean, A3247 lineak Bilbao Intermodala eta Loiuko Aireportua arteko ibilbidea baino ez dau egingo eta geraleku bi horreetan eutsiko jake ohiko ordutegiei.
Maiatzaren 20an eta 22an linea ohiko ibilbideagaz eta ordutegiagaz ibiliko da.
Hiru egun horreetan, aurreikusitako eskaereari erantzuteko, zerbitzua indartzeko neurriak hartuko dira, flotearen erabilgarritasunaren arabera.
Gomendatzen da aireporturako joan-etorriak aurrez planifiketea, eskari handia izango dala aurreikusten baita.
Taxi zerbitzua indartzea
Ekitaldiaren testuinguruan garraio publikoa indartzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak baimendu dau Bizkaiko udalerri guztietako VT (Turismo Ibilgailu) lizentziadun taxiek bidaiariak jaso ahal izatea Loiuko Aireportuan, salbuespenez, maiatzaren 20an, 19:00retatik aurrera.
Bilboko taxien kasuan, librantza eguna dabenentzako aukerea dago aireportuan, uriko zerbitzua ez kaltetzeko.
Neurri hau taxi sektoreko alkarteakaz koordinauta hartu da, aireportuko zerbitzua indartzeko eta udalerri guztietan gitxieneko arretea bermatzeko helburuari eutsiz.
Bizkaiko Foru Aldundiak eskerrak emon nahi deutsee herritarrei eta garraio-sistemaren funtzionamenduan parte hartzen daben eragile guztiei eta informazioa eguneratzen jarraituko dau ekitaldi berezi honen harian.
Informazino zehatza Bizkaibuseko webgune ofizialean dago eskuragarri: www.bizkaia.eus/eu/web/bizkaibus
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!