'Shostakóvich 14' eta 'Gesualdo WC Station', Arriaga Antzokian
2025-05-20 08:23 Kulturea2025 -2026 denporaldiko produkzino propioak.
Arriaga Antzokiko zuzendari artistiko Calixto Bieitok eta Arriaga Antzokiko Presidente eta Bilboko Udaleko Kultura zinegotzi Gonzalo Olabarriak Arriagak 2025-2026 denporaldian (2025eko abuztutik 2026ko bagilera arte, biak barne) eskainiko dituan ikuskizunen programazinoaren barri emon dabe. Udan, arrakasta eztabaidatuezina dauen musikala izango dogu: Mamma Mia!. Abuztuaren 14tik irailaren 21era ikusi ahalko da, baita Aste Nagusian be.
Programazino barriak tokiko eszeneari bultzadea emoten jarraitzen dau baina, horrezaz gan, Espainiako Estaduan egiten dan antzerkirik onena eraoten dau eta Arriaga Antzokiak nazinoartean dauen posizinonamendu onari eusten deutso.
Produkzino propioaren alde
Datorren denporaldian be, oinarrietako bat izango da Arriaga zigilua daben proiektu barriak oholtzaratzea. Holan, datorren urtean produkzino handi bi estreinauko dira, beste bat, barriz, antzeztuko egingo da, beste hiru ikuskizun koproduzituko dira eta zuzeneko alkarlana egingo da beste zortzi proiektutan.
2026ko apirilean, hilaren 11n eta 12an, Gesualdo WC Station aurkeztuko da jentaurrean: kontzertuen, antzerkiaren eta zinemaren elementuak buztartzen dituan ikuskizuna. Alex Gerediagak eta haren talde artistikoak Carlo Gesualdo (1560-1613) konpositorearen madrigalak oholtzaratzeko eta antzezteko erronkeari heldu deutse, ildo estetiko eta narratiba zinematografikoagatik ezagutu daitekean proposamen baten bidez. Arrate Etxebarria, Txubio Fdez. de Jáuregui, Sandra Fdez. Aguirre eta Aitor Borobia aktoreak Gesualdoren errepertorioan adituak diran Voces Suaves (Basilea, Suitza) ahots talde bikainagaz batera ibiliko dira.
Aurreikusitako beste produkzino propioaren estreinaldia Shostakóvich 14 izango da, Calixto Bieitok zuzendutakoa. Denporaldiari amaierea emongo deutso, 2026ko bagilaren 19an eta 20an, eta bi abeslari bikainek interpretatuko dabe: Annette Daschek eta Leigh Melrosek. Obra bizia da, oso introspektiboa eta izaera ilunekoa, eta, besteak beste, Lorca, Apollinaire, Küchelbecker eta Rilke egileen poemetan oinarritzen da.
Denporaldiko hirugarren ikuskizun propioa, Moto-Membra Jesu Nostri izango da, irailaren 27an. Holan, Arriaga Antzokiak azken urteotan produzidutako harribitxietako bat berreskuratuko da. 2022ko ikuskizun hori Dietrich Buxtehudek 1680an konposatutako Membra Jesu Nostri kontzertuaren antzezpena da. Zikloak Kristoren oinei, belaunei, eskuei, saihetsari, bularrari, bihotzeari eta aurpegiari eskainitako zazpi kanta ditu. Eneko Sagardoy aktoreak idatzi eta antzezten dauen testu zoragarri be izango dau. Lucía Astigarraga ikuskizunaren zuzendariak diseinatutako eszenaratze ederrak eta Sagardoyk berak eta Conductus Ensemblek, Andoni Sierraren zuzendaritzapean, eskaini eban emonaldi bikaina oso goraipatuak izan ziran kritikearen eta ikusleen aldetik.
Aipatutako hiru ikuskizunez gan, Arriaga Antzokiak koproduktore bezela egin dau beste hiru ikuskizunetan; Desobedienteak 18/98 - Desobedientes 18/98 (Tanttaka Teatroa konpainia); A.I. (Amalur Indarra) (Baluarte Fundazinoa, Kursaal Eszena eta Gasteizko Antzoki Sarea); Amour ( Marie de Jongh).
Horreezaz gan, Arriaga Antzokiak euskal sortzaile edo taldeek egindako beste zortzi ikuskizunekaz kolaborau dau: El lenguaje de las flores - Loreen hizkuntza (La Mapatxa Teatroa); Lovesongen (Abi Morgan eta Pabellón 6); Me aparezco porque me lo ha dicho mi psicóloga (Pedro Rivero eta Gemma Martínezen gidoia dauen eta Laura Ortegak zuzenduko obrea); El despertar de la primavera obra (Pabellón 6); Nor naizen baneki (Harkaitz Cano eta Ximun Fuchsena); Rikardo III eta ni (Eneritz Artetxe eta Igor de Quadra); Kimu / La casa de todos (Marie de Jongh); Hasta el último baile (Eva Guerrero).
Musikea
Musikaren atalaren barruan, Arriaga Antzokiak, Rubén Fdez. Aguirre maisuarenalkarlan bereziagaz, Lied Arriagan zikloagaz jarraituko dau, ahotsea eta pianoa buztartzen dituen sei errezitalekaz: Ilker Arkayürek eta Malcolm Martineau (zemendiak 4); Ferrán Albrich eta Rubén Fdez. Aguirre (urtarrilaren 27an); Hera Hyesang Park eta Rubén Fdez. Aguirre (martiak 24); Juan Laborería eta Carmen Santamaría bere Norteñas errezitalagaz (apirilak 14); Iris Candelaria eta Rubén Fdez. Aguirre (maiatzak 19), eta Marisa Martins eta Miquel Ortega (bagilak 9).
Agertoki nagusian, Arriaga Antzokiak OLBEgaz alkarlanean eta ABAO Txiki Arriagan programean, lau ikuskizun eskainiko ditu.
Eusko Label
Aurton be, Arriaga Antzokia euskal kulturearen epizentroan egongo da. Arriagaren produkzino propioez eta alkarlanez gan, antzokiko eszenatokian Euskadin egindako beste proiektu batzuen antzezpenak izango ditugu, esaterako, 2026ko zezeilaren 3an eta 4an Kandida estreinatuko da, Patxo Telleriaren euskerazko lan barria, Tartean Teatroak produzidutakoa.
Bea Insa be ikusi ahal izango dogu, urriaren 22an, Billie hezurmamitzen Billie Holidayri egiten deutson autortzea; baita Oskara jantza ikuskizuna be, Kukai Dantza eta Marcos Morauren arteko lankidetzean egindakoa (urtarrilaren 22an); edo Gogorapen hegalez, Olaeta Ballet Alkartea, Zirzira Ahots Taldea eta BilbaSinfoniettaren eskutik, zezeilaren 8an; eta Ramón Barea, Sobre los perjuicios del tabaco antzezten, zezeilaren 24an eta 25ean.
Horreezaz gan, 2026ko martian Loraldia Festibala egingo da, Arriaga Antzokia egoitzetako bat izanez.
Antzerkiak
Arriagaren Shostakóvich 14 produkzinoa zuzentzeaz gan, Calixto Bieitoren izena beste proiektu batean ikusi ahal izango dogu datorren denporaldian, antzerki proiektu batean: La verdadera historia de Ricardo III. Arriaga Antzokian lau emonaldi izango dira urriaren 16tik 19ra arte. Joaquín Furriel izango da aktorea.
Halanda ze, Arriaga Antzokiak, betiko lez, Estadu mailan sortzen dabizen onena eskainiko deutso Bilbori. Estreinaldi absolutu bi dira: Simone de Beauvoirren (urriak 1 eta 2) La mujer rota antzezlanarena: eta, 2026ko maiatzaren 15etik 17ra, Fronteras.
Horreezaz gan, ondoko honeek be atondu ditue: La barraca (Magüi Mira); El fingidor (Pep Tosar); Memorias de Adriano (Lluís Homar); Los yugoslavos (Juan Mayorga); El barbero de Picasso (Antonio Molero eta Pepe Viyuela); El jardín de las posibilidades (Carlos Troyano); La patética (Miguel del Arco); Todos pájaros (Wadji Mouawade); Blaubee (Sergio Peris-Mencheta); Filosofia mundana (Javier Gomá); Los dos hidalgos de Verona (Declan Donell); Esencia (Ignacio García May); El hijo de la cómica (José Sacristán); Sensación térmica (Adolfo Fernández); Travy (Oriol Pla); Viejos tiempos (Beatriz Argüello); Gigante (José María Pou); Un monstruo viene a verme (La Joven Konpainia); eta, Malquerida (Aitana Sánchez-Gijón).
Jantzea
Arriaga Antzokiak jantza programa interesgarria prestau dau. Ondoko honeek izango dira 2025-2026 denporaldian: Paraíso de los negros (María Pagés); Dyptich: The missing door and The lost room (Peeping Tom konpainia); Georgiako Ballet Nazinonala; Theatre of dreams (Hofesh Shechter Company konpainia); eta, Compañía Nacho Duatoren jantza ikuskizuna.
Kontzertuak
Musikeak beti izan dau lekua Arriaga Antzokiaren programazinoan. Denboraldiko lehen kontzertua urriaren 26an izango da. Gontzal Mendibil Arriagara dator urteurren berezia dala-eta: bere ibilbidearen 50 urteurrena.
Horrezaz gan, ondoko kontzertu eta artista honeek izango dira: Santiago Auserón y la Academia Nocturna; Mikel Erentxun; Bilboko Udal Musika Bandea; The Fairy Queen (Les Arts Florissants); Gari; Bilboko Koral Alkartea; The South Carolina Gospel Choir; Chicago Mass Choir; Neomak; Gora Musika!; Arriaga y el eco de su tiempo (Josetxu Obregón eta La Ritirata); Bereterretx (Pier Paul Berzaitz); Masquerade (Euskal Herriko Orkestra Barrokoa); Borja Niso Dream Experience; Maldita Nerea; eta Bilboko Koral Alkartea, Merkataritza Ganbera eta Deustuko Unibersidade erakundeei autortzea (Eindhoveneko Philips Symfonie Orkest, Enrique Azurza eta Txemi Etxebarria).
Foyerra
Arriagako foyerrean be kontzertuak izango ditugu denporaldian zehar, Lied Arriagan zikloan programatutakoez gan: Xabi Solano eta Jon Garmendia; Izaki Gardenak; Sara Zozaya; eta, Xabier Amuriza eta Agus Barandiaran.
Musikalak eta zirkua
Daborduko iragarrita dagoan Mamma Mia! musikalaz gan, beste musikal handi bat izango dogu: The Rocky Horror Show. Urriaren 8tik 12ra izango da. 35 miloe personak baino gehiagok ikusi dabe musikala mundu osoan zehar.
Egun batzuk geroago, antzerki musikaleko beste ikuskizuna ikusi ahal izango dogu, artista mitiko bati erreferentzia egiten deutsona: Chavela. Produkzino horrek hainbat artista batzen ditu, esaterako Luisa Gavasa eta Rozalén. Urriaren 28, 29 eta 30ean izango da ikusgai.
Ikusmina sortuko dauen beste kontzertuetako bat Coque Mallarena izango da, La opera de los tres centavoseko Macheathena egingo dau eta zezeilaren 12an, 13an, 14an eta 15ean.
Amaitzeko, Arriaga Antzokiak gabonetan Slava’s Snowshow zirku ikuskizun handia proponiduten dau. Abenduaren 26tik 30era arte.
Sarrerak salgai bagilaren 19an
2025-2026 denporaldiko ikuskizun guztietarako sarrerak bagilaren 19tik aurrera egongo dira eskuragai, ohiko salmentarako kanaletan: www.teatroarriaga.eus webgunean edo antzokiko txarteldegietan, aldez aurreko salmenta ordutegian. Salbuespena Mamma Mia! musikala da, sarrerak salgai dagoz-eta.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!