Zirkozaurre Konpainiaren 'Ardatzak' irabazi dau Euskadiko Ikuskizun Onenaren Saria
2025-05-19 09:27 KultureaSekulako giroa izan da Leioako Umore Azoka Jaialdian.

Umore Azokako epaimahaiak aukeratu ditu 2025eko edizinoan saria merezi daben ikuskizunak. Kalidadea eta sormena izan dira azokearen 25. urteurren horretarako programautako ikuskizunen protagonistak.
- Euskadiko Ikuskizun Onenaren Saria: Ardatzak (Zirkozaurre).
- Munduko Ikuskizun Onenaren Saria: Noso3 (Mano a Mano).
- Aitamen bereziak: Argilunak (Komorebi) eta El peor espectáculo del mundo... de momento (Zanguango Teatro).
Sari horreez gan, publikoak Euskerazko Ikuskizun Onenari emondako saria be erabagi da, 700 boto baino gehiago jasoz. Halanda ze, boto gehien lortu dituan ikuskizuna Argilunak (Komorebi) izan da. Beraz, sari bi eroan ditu.
Epaimahaia ondoko honeek osotu dabe: Sonia Camara, Arrigorriagako Udaleko Kultur Kudeatzailea eta Arrigorriagako Clowns Jaialdiko zuzendari artistikoa; Amagoia Garaizabal, Basauriko Udaleko Kultur Kudeatzailea eta Basauriko Social Antzokiko programatzailea; Fernando Marín, Gasteizko Udaleko Kultur Kudeatzailea eta Gasteizko Kaldearte Jaialdiko programatzailea; Carlos Morán, Santurtziko Serantes Kultur Aretoko zuzendari ohia eta Arte Eszenikoen Akademiako kidea; eta Maria Sánchez, Madferia Arte Eszenikoen Jaialdiko zuzendaria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!