'Anora' filmak irabazi dau Cannesko Urrezko Palma

Bizkaie! 2025-05-19 07:50   Zinemea

George Lucas zuzendariak Cannesko Zinemaldiko Ohorezko Urrezko Palma jaso dau.

Sean Baker esdatubatuarraren Anora izan da Cannesko Zinemaldiaren 77. edizioko irabazlea, eta Jacques Audiarden Emilia Perez filmak, Mexikoko narko bati buruzko musikalak, Epaimahaiaren Saria eta emakumezko aktore onenarena eskuratu ditu.

Karla Sofia Gascon espainiarra, Zoe Saldaña dominikarra, Selena Gomez estadubatuarra eta Adriana Paz mexikarra dira Audiarden filmako aktore taldea.

Protagonistea gizon izatetik emakume izatera igarotako narkoa bat da. Gasconek antzezten dau personaia nagusia, Mexikon Espainian baino ezagunagoa dan aktore transexualak eta bera izan da kide guztien izenean saria jaso dauena.

Urrezko Palma irabazi dauen Anora filman, barriz, Mikey Madison aktorea da protagonista. Pelikuleak sexu-langileen inguruko istorio dibertigarria da ardatza.

George Lucasek emon deutso Bakerri Urrezko Palma eta oso hunkituta ondokoa nabarmendu dau: Urrezko Palma hau orain 40 urtetik hona amesten ibili nazena da eta zinemeak bizirik jarraitzeko burrukan jarraituko dot.

Urrezko Palmaren izentapenak harrera ona izan dau, nahiz eta faboritoa Mohammad Rasoulofen The seed of the sacred fig izan, Irango askatasunik eza kritiketan dauen filma, izan be, Irandik iges egin behar izan dau Rasoulofek herrialdearen segurtasunaren kontrako krimenak egiteagaitik zortzi urteko kartzela-zigorra ezarri detselako.

Rasoulofek Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi dau. Zuzendariak hunkituta jaso dau autortzea eta taldekideei eskaini deutse.

Epaimahaiaren Sari Nagusia, barriz, garrantzitsuenen artean bigarrena, Payal Kapadia indiarraren All we imagine as light filmak eroan dau.

Zuzendari onenarena Miguel Gomes portugaldarrak irabazi dau, Grand Tour fikzinoa eta dokumentala, zuri-baltza eta kolorea nahasten dituan filmagaz.

Gidoi onenaren saria Coralie Fargeat frantziarrarentzat izan da, The Substance filman egindako lanagaitik. Oso harrera ona izan dau Cannesen eta Demi Mooreren lana nabarmendu dabe askok.

Aktore onenaren saria Jesse Plemons estadubatuarrarentzat izan da, Kind of Kindness (Yorgos Lanthimos) filmagaitik.

George Lucasek Cannesko Ohorezko Urrezko Palma jaso dau bere lagun Coppolaren eskutik

Beste alde batetik, George Lucas zinemagileak Cannesko Zinemaldiko Ohorezko Urrezko Palma jaso dau Hollywoodeko beste handi baten eskutik, Francis Ford Coppola lagunaren eskutik, hain zuzen be.

Star Wars filmaren sortzaileak 80 urte ditu, eta txalo zaparrada luze bategaz hartu dabe Lumiere Antzoki Handian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu