Maiatzaren 21etik 25era izango dira Zaharrean Berri Jaiak

Bizkaie! 2025-05-16 10:21   Kulturea

Ondo etorri Bilboko Alde Zaharrera!

Maiatzaren 21etik 25era izango dira Zaharrean Berri Jaiak. Atontzaileak gogotsu ibili dira egitaraua atontzen, baina arazoak be badagozela nabarmendu dabe. Halanda ze, ondokoa adierazo dabe:

Urtero lez, auzoaren izaerea indartuko dogu jaien bitartez, izan be, badakigu zelan egin aurrera.

Gero eta etxebizitza turistiko gehiago dago. Finalak futbolean, isunak, freetourrak, prekariedadea... Danetik jatorku. Halanda be, sendo jarraitzen dogu: toldoak, aterkiak, karpak eta irribarreak eskainiz.

Gero eta gatxagoa da Zazpi Kaleetan bizitea: etxebizitza duina izatea, kaleetan banku bat topetea, terrazea  ez dan plaza batean alkartzea... Baina ez gara kikilduko!

Espazio publikoa inbadiduten dogula be esan izan jaku, Esparantza kaleko frontoia auzoko bakarra zan eta estalitako gune publiko gitxienetakoa: pelotan jokatzeko, umeak lsasi ibilteko eta auzokideok batzeko ederra. Beraz, ez zan frontoi hutsa: auzoko bihotza baino. Halanda ze, egun batetik bestera kendu deuskue, pribatizauta. Frontoia kendu arren, aurrera egingo dogu Esparantza galdu barik! Esperantza herrikoia, bizia eta defendiduteko modukoa!

Kontuak kontu, maiatzaren 21etik 25era ospatuko ditugu Zaharreran Berri Jaiak, alkarregaz jarraitzen dogula aldarrikatuz. Gure kaleak ez ditue turistek biziarazoten, ezta makroekitaldiek be. Kaleak bizirik dagoz auzokideok hemen gagozelako.

Jantzan jarraituko dogu!

Gora Alde Zaharra! Gora Zaharrean Berri!

Programazinoa



Egitaruan atondutako ekitaldien artean, ondoko honeetan izena emon behar da: Gastronomikora eta Bazkarira apuntatzeko Adaxka Kulturgunean (Maiatzak 22 arte); Esku Pelota Txapelketea; Zirku Tailerra; Alde Izarrak; Futbito Txapelketea.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu