Ardanza lehendakariaren oinordekotzea gogoan 80. Hermes aldizkarian
2025-05-14 07:45 KultureaEgungo lehendakari Imanol Pradalesi egindako lehen elkarrizketa be jaso dabe.

Jose Antonio Ardanza Garro Eusko Jaurlaritzako lehendakari izentau ebenetik 40 urte bete dirala eta, hil zanetik urtebetera, Hermes aldizkariak gai bakarreko ale batean jaso nahi izan ditu Ardanzaren gobernuetako ordezkari politikoen, kazetarien eta lehendakari ohiaren sasoi haretako kolaboratzaileen gomutak.
Orriotan, Ardanza lehendakariaren lorpenei buruzko kontakizunak Herri honen historiaren eta etorkizunaren oinarrizko alderdi baten barri emoten dau. Alabaina, lorpen horreen atzean, badira Ardanzaren nortasunaren hiru ezaugarri, itxitako ondareari jasa emoten deutsena. Hasteko eta bat, ekonomiaren inguruko prestakuntzea aurrekaririk bako krisi bati aurre egiteko eta, industriaren errautsen gainean, gizarte-eredu barria suspertzeko, are kulturalago, europarzaleago eta oparoagoa.
Bigarrenik, agintariaren ikuspegi humanista eta kristinau heziketeari lotutako printzipioak; horreek bultzatu zituan, aurrendaritza sendoz Europan, alkartasun-izakerako legeak, gizarte-ezbardintasunak eta bidebakokeriak alboratuta, alkarregaz eta batera haztea helburu ebenak. Eta, azkenik, gizartearen zati baten ameskeriari aurre egiteko ahalegina, sano garrantzitsua, sasoi haretan, indarkeria endemikoa, bardinen arteko bizikidetzea odolez lohitzen ebana, zabal onartzen ebelako gitxi batzuek.
Jon Azuak, Juan Ramon Guevarak, Juan Mari Atutxak, Mari Karmen Garmendiak, Bingen Zupiriak, Ana Urtiagak, Ramon Jauregik eta Luis Aizpeoleak Ardanzak urte horreetan egindako lana eta nortasuna aletu ditue.
Horrezaz gain, egungo lehendakari Imanol Pradalesi egindako lehen alkarrizketea jasoten dau Hermes aldizkariaren 80. zenbakiak; Pradalesek be Ardanzari buruzko gomutaz eta egungo egoeraz berba egiteko erabili dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!