2025/05/16 18:00
Bilbon, Bizkaia Aretoan. | BerbaldiakBarriketaldia Mizgîn Ronak idazle kurduagaz.
Mizgîn Ronak (Diyarbakir, 1973) idazle kurdu garrantzitsuenetakoa da. Auzi kurduan izandako parte-hartzea dala-eta, 18 urte zitualarik, biziarteko kartzela-zigorra ezarri eutsen, 30 urtez kartzelan egon eta 7 liburu argitaratu ostean, Mizgîn Ronak Europara etorri da lehen aldiz. EHUk atonduta, barriketaldia izango da, istorioen bidez, haren esperientziak ezagutzeko pribilegioa izango dogu, baita kurduen hizkuntza eta literatureagaz eta emakumeen eskubideen aldeko eguneroko burrukeagaz dauen konpromiso sendoa be.
Berbaldia kurdueraz izango da eta Zekine Turkeri kazetariak egingo dau gaztelaniazko itzulpena. Sartzea doban da baina beharrezkoa da izena emotea hemen.
Barriketaldia baino lehen, goizeko 11:00etan, idazleak Gernikako Batzar etxea bisitauko dau eta Ana Otadui presidenteak ondoetorria egingo deutso. Gernikako arbolea ezagutzeko gogoa be erakutsi dau Mizgîn Ronakek.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!