Martxan da Bilboko eta New Yorkeko Guggenheim Museoen Basque Artist Program

Bizkaie! 2025-05-14 07:50   Kulturea

EAEko artistek New Yorken egonaldia egiteko programako bederatzigarren deialdia.

Egonaldia urria eta zemendia bitartean gauzatuko da eta hautagaitzak Museoaren webgunearen bitartez aurkeztu ahalko dira datorren bagilaren 19ra. Hurrengo fasean, aurkeztutako hautagaitza eta material guztiak aztertuko ditue museo bietako arte-ardura taldeek.

Basque Artist Program ekimenaren edizino honetan bi izango dira New Yorken lau astez ibilteko aukerea izango daben EAEko artista hasibarriak. Han hurretik ezagutu ahal izango dabe uriko arte-giroa eta beren gaitasunak indartzeko eta helburuak finkatzeko aukerea be izango dabe. Parte-hartzaileek New Yorkeko arte-munduan dabizen artista, arte-arduradun eta erakundeetako jardunaren barri izango dabe Solomon R. Guggenheim Museumeko profesionalen eskutik. Aste horreetako mantenu-gastuei aurre egin ahal izateko, hautatutako artista bakotxak 3.000 dolarretako diru-laguntzea jasoko dau.

Gaurdaino 20 izan dira Basque Artist Program ekimenean parte hartu daben artista gazteak: Karla Tobar eta Alain Urrutia (2015); Cristian Villavicencio eta Diego Vivanco (2016); Gala Knörr eta Maite Pinto (2017); Nora Aurrekoetxea eta Helena Goñi (2018); Raquel Asensi eta Jon Gorospe (2019); Alejandra Bueno, Mikel Escobales, Amaia Molinet, Beñat Krolem eta Fabro Tranchida (2022); Verónica Domingo, Jorge Isla eta Claudia Lorenzo (2023); Irati Inoriza eta Amaya Suberviola (2024).

Artista hasibarrientzako egonaldi-programa hau, baita Museoak urtero EAEko ikasleentzat martxan jarten dauen beka-programea be, Guggenheim Bilbao Museoak Solomon R. Guggenheim Foundationega 2014ko abenduan sinatutako Kudeaketa Akordioa barritzearen parte dira; barritze horrek erakunde bien arteko lankidetzea suspertzen du hainbat proiekturen bidez.

Interesdunek oinarriak ikusteko eta bagilaren 19ra arte arte izena emoteko aukerea dabe hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu