Adimen artifiziala erabilita hondakin digitalak ezabatzeko plataforma da idea irabazlea
2025-05-13 09:23 KultureaKlima-aldaketeari aurre egiteko urtenbideak topetea izan da asmoa.

HomeForOurPlanet IKEAk eta Guggenheim Bilbao Museoak sustatutako ekimena da. Pasa dan zezeilean ekin eutsen, Estadu osoko gazteak mobilizetako asmoz, etxetik klima-aldaketea geldiarazo edo haren ondorioetara egokitzeko idea barritzaileak topetako.
Proiektu irabazleak konponbidea proponiduten dau hondakin digitalek sortzen daben zabor ikusezinaren arazorako. Adimen Artifiziala erabilten dauen plataformea da eta hondakin digitalen kudeaketa jasangarri eta lokalean espezializautakoa.
Epaimahaian egon dira Inma Bermúdez, Diseinuko Saria Nazionala; Adriana Uribesalgo, ekintzailea eta ingurumen-aktibistea; Miren Arzalluz, Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendari Nagusia; Alicia Martínez, Guggenheim Bilbao Museoko Komunikazino eta Irudiko zuzendaria; Fátima García de Viedma, IKEAren Espainiako CEOa eta Belén Frau, IKEAko Komunikazinoko zuzendari globala.
Ekimena IKEAk hainbat museogaz (Disseny Hub Barcelona eta Madrilgo Thyssen-Bornemisza Museoa...) urte osoan lankidetzan jorratutako proiektu baten barruan dago.
Guggenheim Bilbao Museoan amaitu da 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako idea-lehiaketea, klima-aldaketea gure etxeetatik geldiarazoteko ideak jasotea helburu dauena.
Ideia irabazlea, 2.000 euroko saria parte-hartzaile bakotxeko, Lucía Abajok (lehen faseko irabazleak), Eneko Matak (Aclima) eta Miguel García Sampedrok (Deustuko Unibersidadea) jorratutakoa izan da. Nimbus AI da plataforma horren izena, Adimen Artifiziala erabilten dauena eta hondakin digitalen kudeaketa jasangarria eta lokala ahalbidetzen dauen lehenengo plataformea. Talde irabazlearen eretxiz, hondakin ikusezinak dira, ez gara horreezaz jaubetzen, baina zehatz pentsu ezkero, danok sortzen dogu zabor digitala gure egunerokoan.
Arazoa detektau ondoren lau puntutan zentrautako konponbidea proponidu dabe: kanpoko zerbitzarietara konektau bako datuen analisi lokala; Adimen Artifizialak personalizautako gomendioak; ingurumen-inpaktuaren metrikak eta gamifikazino soziala.
Irabazlea hautatu daben sei epai-mahaikideek azpimarratu dabe idea barritzailea dala eta etxe guztietan aplikau daitekela bideragarritasunez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!