XVII. BizkaIdatz Literatura Lehiaketan izena emoteko epea zabalik
2025-05-13 08:47 Kulturea2025eko irailaren 11ra arte.

XVII. BizkaIdatz Literatura Sariak bizkaitarren talentua eta sormen literarioa bultzatzea, indartzea eta sustatzea, eta, ondoren, horreen zabalkundea egitea dau helburu. Sariketean, hamasei urtetik gorako persona fisikoak aurkeztu ahal izango dira; euren lanak originalak izango dira beste inon argitaratu bakoak, ez zati batean, ezta osorik be.
Parte hartzen dabenek ondoko baldintzetako bat, gitxienez, bete behar dabe: Bizkaian jaioak izatea, bestela, erroldauta egotea oinarrietako Foru Dekretua argitaratzen danean edo oinarriak argitaratu aurretik urtebetez gitxienez Bizkaian erroldauta egon izana.
Aurreko edizino bietan, edozeinetan, lehen saria irabazi daben personek saririk jaso ez eben modalidadean baino ezin izango dabe parte hartu aurtongo deialdian (euskeraz edo gaztelaniaz).
Parte-hartzaileek ondoko kontakizunen hasierak hartu beharko ditue kontuan:
- Aldiro liburu bat, Oihane Amantegik idatzita.
- Mañana en mi casa, Javier Ibarrola.
Oinarriak, izena emoteko inprimakia eta banku-helbideratzearen fitxea deskargau edo Foru Liburutegian jaso paperak. Idazlanak aurkezteko epea 2025eko irailaren 11ra arte egongo da zabalik.
Oihane Amantegi
Gizarte eta kultura antropologoa formazinon, idazlea eta irakaslea ofizinoz. 2020an kaleratu eban haren lehen eleberri laburra, Ibaiertzeko ipuina (Elkar). Bilboko Liburu Azokako Zazpi Kale Saria irabazi eta egun, galegora dago itzulita. Bigarren obrea, Cayo hueso (Elkar), 2023an argitaratu eban, Eusko Jaurlaritzeak nobela laburrak idazteko emoten dauen laguntzeagaz. Elkar argitaletxeak eta Beasaingo Udalak atontzean daben Igartza Sariko epaimahaikidea izan da 2021 eta 2022 urteetan. Gaur egun, ohiko kolaboratzailea da Berria Egunkarian.
Javier Ibarrola
Javier Ibarrola, Barakaldoko idazle eta arkitektoa da. Horreezaz gan, arkitekturearen historiako irakaslea izan zan UPV/EHUn. 2018an argitaru eban haren lehenengo obrea, Pound (Menoscuarto Ediciones) izenekoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!