Martxan da 'Zientziak, arteak eta letretako 24 emakume' erakusketea
2025-05-13 08:09 KultureaMaiatzaren 29ra arte, Durangoko Ezkurdi plazan.

Maiatzaren 29ra arte, Zientziak, arteak eta letretako 24 emakume izeneko erakusketa ibiltaria Ezkurdi plazan izango da ikusgai. Ekimen horrek emakumeek gizartearen garapenerako oinarrizkoak diran arloetan egiten daben lana ikusarazotea dau helburu, gazte eta helduentzat inspirazino iturri bihurtuz, baita estereotipoak apurtuz be.
Marina Palaciok egindako argazki eta bideoen bidez, euren ibilbidean bikain ibilitako 24 emakume akademiko aurkezten dira. Halanda ze, hainbat edade eta esperientziako emakumeak dagoz ordezkatuta, ibilbide luzeko profesionalak eta euren diziplinetan aurrendari diran gazteak.
Hautatutako irudiak Jakiunde, Euskal Herriko Zientzia, Arte eta Letren Akademiak, 2022 eta 2023 urteetan argitaratutako egutegietatik datoz. Gaur egun, Jakiundek 115 kide ditu, horreetatik 35 emakumezkoak eta 80 gizonezkoak.
Erakusketea doban ikusteko aukerea izango da. Beraz, aukera parebakoa da emakumeen ekarpena autortzeko, hausnarketea sustatzeko eta aukera bardintasunean oinarritutako gizarte baten alde pausuak emoteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!